Berriak Lehendakaritza
Eu

Aintzane Ezenarrok parte hartuko du Memoriaren Plaza erakusketa ibiltariaren irekiera ekitaldian Getxon

2017.eko martxoak 13

Aintzane Ezenarro GOGORA Institutuaren zuzendaria izan da gaur arratsaldean Memoria Plazaren erakusketa ibiltariaren inaugurazioa ekitaldian, oraingo honetan Getxon. Ekitaldian Imanol Landa Getxoko alkatea eta udalbatzako kideak ere izan da.

 Erakusketak Euskadin azken hamarkadetan gertatukoari buruzko lekukotzak jasotzen eta erakusten ditu, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz. Erakusketa Areetako Geltokiko Plazan egongo da martxoaren 13tik 19ra. 

Egun horietan eta erakusketaren inguruko ekitaldien artean, honako hauek izango dira: 

Martxoaren 14an, 19:00etan: Jordi Lidón-en testigantza ikusiko da. Jordi Lidón José Mª Lidón-en semea da, Getxon ETAk erail zuen azkena.

Martxoaren 16an, 19:00etan: biktimen mahai ingurua, honako hauek hartuko dute parte: Carmen Galdeano, Alex Moreno, Jaione San Sebastian eta Pedro Román. 

2016ko urtarrilean abian jarri zenetik, Memoriaren Plaza erakusketa Bilbon, Durangon, Tolosan, Vitoria-Gasteizen, Eibarren, Donostian, Zarautzen eta Arrasaten izan da ikusgai. 

Ikusi beste esperientzi batzuk: https://goo.gl/DR8Y4i

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @macpetri
    2017.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Aintzane Ezenarro asiste a la apertura de la exposición itinerante "Plaza de la Memoria en Getxo" ➡ https://t.co/lCJGI8sJHe htt…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Imanol Landa, Alcalde de Getxo