Eu

Marcos Muro, lehenengo aldiz Hobetuzen Patronatuaren buru

2017.eko martxoak 09

-        Legealdi honetan zehar Hobetuz Lanbideren estrukturan integratuko da

 

Hobetuz Fundazioa-Fundación para la Formación Profesional Continua/Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren Patronatua gaur goizean elkartu da Bilbon, eta bertan izan dira oraintsu izendatutako patrono berriak. Horien artean izan da Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Muro, eta Patronatuaren lehendakari gisa jardun du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko fundazio bihurtu ondoren, eta Hobetuz Fundazioaren estatutu berrietako 11. eta 12. artikuluetan jartzen duenaren arabera, Patronatua da Fundazioa gobernatzeko, administratzeko eta ordezkatzeko organo gorena, eta Eusko Jaurlaritzak, sindikatuek eta patronalak osatuko dute.

Hobetuz erakunde publiko bihurtu ondoren egindako izendapenak izan dira gaurko bileraren lehenengo zatiko gai nagusia, eta bertan Juan Carlos Ibarrola berretsi da idazkari ez patrono eta zuzendari kudeatzaile gisa. Indarrean dauden deialdien eta etengabeko prestakuntzarako laguntzen 2017-2018rako deialdi berrien jarraipena ere egin da bileran.

Muro buru duen sailburuordetza, bestalde, legealdi honetan Hobetuz Lanbideren egituran integratzea ahalbidetuko duen prozesuan ere ari da lanean, horixe baita jarritako helburuetako bat. Urrats horri esker Fundazio honetako langileak Lanbidera pasatuko dira.

Amaitu da publifikazio-prozesua

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean xedatutakoari jarraituz eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 23. artikuluan jartzen duenaren arabera, Gobernu Kontseiluak 2016ko uztailaren 27an hartu zuen eta 2016ko azaroaren 22an aldatu zuen erabakiaren bidez baimendu zen Hobetuz Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko fundazio bihurtzea, eta eranskin moduan jaso ziren Fundazioak jarraituko dituen estatutuak, behin adierazitako legearen eskakizunetara egokitu ondoren.

Behin Gobernu Kontseiluak aldaketa hori baimenduta, Hobetuz Fundazioaren Patronatuak 2016ko irailaren 7an hartutako erabakiaren bidez onartu zen hura. Erabakia 2016ko azaroaren 8ko eskritura publiko bidez jaso zen Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuko Juan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean, eta estatutuetan egindako aldaketa Euskadiko Fundazioen Erregistroan inskribatu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko aginduaren bitartez.

Estatutuetan ezartzen da Patronatua osatuko dutela lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako goi kargudunak diren hamar kidek, Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzak proposatutako bost kidek eta erakunde sindikal fundatzaileek proposatutako bost kidek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak