Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak 900.000 euroko laguntzak bideratuko ditu aurten bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko proiektuetara

2017.eko martxoak 10

Eusko Jaurlaritzak 900.000 euro bideratuko ditu aurten, bakea eta giza eskubideekiko konpromisoan oinarritutako bizikidetza demokratikoa sustatzen dituzten proiektuak finantzatzeko. Udalek eta toki erakundeek, bestelako erakundeek eta gizarte mugimenduek sustatu beharko dituzte proiektu horiek.

EHAAk gaur argitaratu du laguntza horientzat aurreikusitako bi deialdietako lehenbizikoa –300.000 mila eurokoa, hain zuzen–, EAEko udalek eta toki‑erakundeek bakea, bizikidetza eta giza eskubideen aldeko egitasmo eta ekimenak gauzatu ditzaten. Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak laster abiaraziko du bigarren deialdia ere, zuzendaritza hori arduratzen baita laguntza horiek izapidetzeaz. Bigarren horrek 600.000 euro izango ditu, Euskadiko bestelako erakundeek eta gizarte mugimenduek gai horren aldeko egitasmoak gauzatu ditzaten.

Bi kasuetan, laguntzak eskolan, familian edo tokian tokiko eremuan bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko egitasmoak abian jartzea finantzatzeko izango dira; baita ikastaroak, tailerrak, dibulgaziozko jardunaldiak, prestakuntza-jarduerak eta sentsibilizaziokoak antolatzeko ere.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno destinará este año 900.000 euros a proyectos sobre paz, convivencia y derechos humanos ➡ https://t.co/HE5bia44mD