Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal gizarteak batasuna erakutsi du terrorismoaren biktimekiko begirunearen inguruan

2017.eko martxoak 10
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Vitoria-Gasteizen lau orduko elkarretaratzea egin da Eusko Jaurlaritzak antolatuta, eta bertan agerian geratu da memoria eta etorkizuna lotzeko beharra

Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren harira, gaur goizean Vitoria-Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan egindako elkarretaratzean, euskal gizarteak batasuna erakutsi du biktimekiko begirunearen inguruan. Eusko Jaurlaritzak antolatu duen egintzan, memoria eta etorkizuna lotzeko “erronka estrategikoa” nabarmendu nahi izan da, “iraganaren memoria kritikoa elkarbizitzaren eraikuntzan proiekta dadin”.

Horixe izan da, 9:00etatik aurrera, elkarretaratzean parte hartu duten erakundeetako eta gizarteko ordezkarien eskuetatik pasa den lekukoak zuen mezua, hau da, lau ordu geroago, elkarretaratzea amaitu denean, José Luis de la Cuesta Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko presidenteak irakurriko duen mezua. Mezu horretan, Eusko Jaurlaritzak egungo eta etorkizuneko bidea “elkarrekin egiteko” deia luzatu du.

Eusko Jaurlaritzak, Iñigo Urkullu buru zela, hasiera eman dio herritar guztientzat zabalik zegoen elkarretaratzeari. Lehendakariarekin batera izan dira Eusko Jaurlaritzako sailburuak, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatea, Ramiro González Arabako diputatu nagusia eta Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea. Orduz geroztik, eta hamabost minutuko txandatan, askotariko erakundeak eta elkarteak txandakatu dira. Kulturaren munduarekin, abokatutzarekin, enpresekin, hedabideekin, unibertsitatearekin, udalekin, aldundiekin, Eusko Jaurlaritzarekin edo Arartekoarekin, besteak beste, lotzen diren erakundeak eta elkarteak izan dira. Biktimek eta biktimen elkarteetako ordezkariek ere hartu dute parte.

José Luis de la Cuestak irakurri duen mezuan, biktimek “pairatu duten sufrimendu handiarekiko” gizartearen eta erakundeen begirunea adierazi da. “Hildako biktimen familiakoek eta biktima guztiek jakin behar dute ez dagoela beraiek pairatu dutena justifikatzen duen ezer; ezerk ez duela giza duintasunak baino balio handiagorik”, jaso du adierazpenak. Adierazpenean, agerian geratu da iraganerako begirada hori etorkizunarekin lotu behar dela, biktimekiko begirune horrek “zeresana” izan dezan “elkarrekin” egin beharreko bide horretan. Horrenbestez, dokumentuan apustu argia egiten da biktimen politiketan aintzat har dadin “iraganaren begirada kritikoa, elkarbizitzaren eta etorkizunaren eraikuntzan proiektatuko dena eta biktimen eta gizartearen arteko batasuna bilatuko duena, hau da, biktimekiko elkartasunean sentsibilitate politiko guztien batasuna bilatuko duena”.

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskal gizarteak batasuna erakutsi du terrorismoaren biktimekiko begirunearen inguruan ➡ https://t.co/CGO6fFGTmq #BakeaBizikide…

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La sociedad vasca muestra su unidad en torno al reconocimiento de las víctimas del terrorismo ➡ https://t.co/yFCrL8jUll #PazCon…

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hasiera eman diogu terrorismoaren biktimekiko begirune eta elkartasunerako elkarretaratzeari ➡ https://t.co/LGvGqdK8Mk #BakeaB…

  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    Euskal gizarteak batasuna erakutsi du terrorismoaren biktimekiko begirunearen inguruan https://t.co/9S9spVzpT7 #http://BakeaBizikidetzapic

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    Euskal gizarteak batasuna erakutsi du terrorismoaren biktimekiko begirunearen inguruan https://t.co/0tXxwjlw3t #http://BakeaBizikidetzapic

  • @eajpnv
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hasiera eman diogu terrorismoaren biktimekiko begirune eta elkartasunerako elkarretaratzeari ➡ https://t.co/LGvGqdK8Mk #BakeaB…

  • @iarriolal
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hasiera eman diogu terrorismoaren biktimekiko begirune eta elkartasunerako elkarretaratzeari ➡ https://t.co/LGvGqdK8Mk #BakeaB…

  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno inicia la concentración en reconocimiento y solidaridad con las víctimas de terrorismo https://t.co/8XKPLxx6zC #http://PazConv

  • @a_retortillo
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno inicia la concentración en reconocimiento y solidaridad con las víctimas de terrorismo ➡ https://t.co/QO98fCea5B #…

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno inicia la concentración en reconocimiento y solidaridad con las víctimas de terrorismo https://t.co/C3iWVoBETG #http://PazConv

  • @macpetri
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno inicia la concentración en reconocimiento y solidaridad con las víctimas de terrorismo ➡ https://t.co/HTXrURZTD9 #P…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak