Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko Aurrekontuak negoziatzeko bileren lehen txandaren balorazioa

2017.eko martxoak 09

Aste honetan bilerak egin dira oposizioko talde parlamentarioekin, EAEko 2017ko aurrekontuen onarpena erraztu ahal izateko jarriko dituzten baldintzen berri izateko asmoz.

 

Gaur, Eusko Jaurlaritzak, lehendakari Iñigo Urkullu buru zuela eta sailburu Pedro Azpiazu eta Iñaki Arriola ere bertan zirela, baldintza horien berri eman die EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiei, Eusko Legebiltzarrean egin duten bilera batean. Bertan izan dira, halaber, EAJ-PNVko lehendakari Andoni Ortuzar eta PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendia.

 

Oposizioko taldeek helarazi dituzten eskaera eta proposamenei dagokienez, ez dira bileren ondoren taldeek berek komunikabideei azaldu dizkietenen desberdinak.

 

Une honetan mahai gainean jarri diren baldintzak baloratzen ari da Jaurlaritza, eta ahalik eta lasterren jarriko da harremanetan talde guztiekin, aurrekontuak onartzeko ezarritako egutegiak horrela eskatzen du-eta.

 

Datorren martxoaren 15ean Gobernuak helaraziko du zein alderdirekin aterako dituen 2017ko Aurrekontuak

 

 

 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 9a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak