
Atzerritarren lan-esplotazioa izan du aztergai Parez Pare jardunaldien saioak
Jardunaldia gaur, ostegunean, egin da Arkauten
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak antolatzen dituen Parez Pare jardunaldien barruan, aste honetan egin den saioan aztergai izan dute ‘Atzerritarren lan-esplotazioa: arau-hauste sozialetik langileen eskubideen kontrako delituetara’ gaia. Jardunaldietan lan-eskubideak aztertu dituzte, eta gaia ikuspegi juridikotik, penaletik eta kriminologikotik ere jorratu dute.
Euskadin lan egiten duten atzerritarren lan-eskubideak, atzerritarrek lan-merkatuan parte hartzea eta atzerritarren lan-esplotazioko arrisku-egoerak jorratu dira Arkauteko Akademian goizeko bederatzietan egin den lehen mahai-inguruan.
Lehen txostena Gorka Moreno Márquez Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendariak aurkeztu du, ‘Atzerriko pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuan parte hartzea’ izenburukoa. Magdalena Queipo de Llano López-Cózar ACCEM erakundeko Nazioarteko Arloko arduradunak aurkeztu du bigarren txostena, ‘Espainian atzerriko langileen administrazio-egoera erregularra eta irregularra eta lan-esplotaziorako arrisku-faktoreak’ izenburukoa.
Arratsaldean, Miren Ortubay Fuentes Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko irakasleak bigarren mahai-inguruan parte hartuko du, eta langileen esplotazioaren alderdi juridikoak eta penalak aztertuko ditu. ‘Atzerriko langileekin lotzen diren delitu-figurak: horien eskubideen kontrako delituak eta legez kanpoko atzerritarrak kontratatzearen delitua’.
Era berean, Andrea Giménez-Salinas Framis Zientzia Forentse eta Segurtasun Institutuko Zientzia Forentseak eta Kriminologikoak arloko zuzendariak ‘Pertsonen salerosketa, lan-esplotazioko helburuekin’ gaia jorratuko du.
Virginia Mayordomo Rodrigok moderatu du jardunaldia.
-
2017-03-09
Comentario de Twitter:
Atzerritarren lan-esplotazioa izan du aztergai Parez Pare jardunaldien saioak https://t.co/1XlxEdCacM https://t.co/k8Ezcue1YGAtzerritar…
-
2017-03-09
Comentario de Twitter:
Atzerritarren lan-esplotazioa izan du aztergai Parez Pare jardunaldien saioak https://t.co/9EHqU3pCFm https://t.co/U3jEssgtwJAtzerritar…
-
2017-03-09
Comentario de Twitter:
Irekia: Atzerritarren lan-esplotazioa izan du aztergai Parez Pare jardunaldien saioak ℹ️➡ https://t.co/PyTi31EP01