Berriak Segurtasuna
Eu

Atzerritarren lan-esplotazioa izan du aztergai Parez Pare jardunaldien saioak

2017.eko martxoak 09

Jardunaldia gaur, ostegunean, egin da Arkauten 

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak antolatzen dituen Parez Pare jardunaldien barruan, aste honetan egin den saioan aztergai izan dute ‘Atzerritarren lan-esplotazioa: arau-hauste sozialetik langileen eskubideen kontrako delituetara’ gaia. Jardunaldietan lan-eskubideak aztertu dituzte, eta gaia ikuspegi juridikotik, penaletik eta kriminologikotik ere jorratu dute.

Euskadin lan egiten duten atzerritarren lan-eskubideak, atzerritarrek lan-merkatuan parte hartzea eta atzerritarren lan-esplotazioko arrisku-egoerak jorratu dira Arkauteko Akademian goizeko bederatzietan egin den lehen mahai-inguruan.

Lehen txostena Gorka Moreno Márquez Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendariak  aurkeztu du, ‘Atzerriko pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuan parte hartzea’ izenburukoa. Magdalena Queipo de Llano López-Cózar ACCEM erakundeko Nazioarteko Arloko arduradunak aurkeztu du bigarren txostena, ‘Espainian atzerriko langileen administrazio-egoera erregularra eta irregularra eta lan-esplotaziorako arrisku-faktoreak’ izenburukoa.

Arratsaldean, Miren Ortubay Fuentes Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko irakasleak bigarren mahai-inguruan parte hartuko du, eta langileen esplotazioaren alderdi juridikoak eta penalak aztertuko ditu. ‘Atzerriko langileekin lotzen diren delitu-figurak: horien eskubideen kontrako delituak eta legez kanpoko atzerritarrak kontratatzearen delitua’.

Era berean, Andrea Giménez-Salinas Framis Zientzia Forentse eta Segurtasun Institutuko Zientzia Forentseak eta Kriminologikoak arloko zuzendariak ‘Pertsonen salerosketa, lan-esplotazioko helburuekin’ gaia jorratuko du.

Virginia Mayordomo Rodrigok moderatu du jardunaldia.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    Atzerritarren lan-esplotazioa izan du aztergai Parez Pare jardunaldien saioak https://t.co/1XlxEdCacM https://t.co/k8Ezcue1YG

    Atzerritar…

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    Atzerritarren lan-esplotazioa izan du aztergai Parez Pare jardunaldien saioak https://t.co/9EHqU3pCFm https://t.co/U3jEssgtwJ

    Atzerritar…

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Atzerritarren lan-esplotazioa izan du aztergai Parez Pare jardunaldien saioak ℹ️➡ https://t.co/PyTi31EP01

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak