Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria 2017ko Aurrekontuez mintzatu da EAJ-PNV eta PSE-EErekin

2017-03-09

Iñigo Urkullu lehendakaria, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburua, eta Pedro Azpiazu Ogasuna eta Ekonomia sailburuarekin batera, EAJ-PNVko presidente Andoni Ortuzar eta PSE-EEko idazkari orokor Idoia Mendiarekin batzartu da Legebiltzarrean 2017ko Aurrekontuen inguruan. Bertan, Eusko Jaurlaritzak oposizioko talde parlamentarioekin egindako bileretan jasotako baldintzen berri eman die.

Ondoren, Azpiazu sailburuak negoziatzeko bileren lehen txandaren balorazioa egin du. Oposizioko taldeek helarazi dituzten eskaera eta proposamenei dagokionez, ez direla izan bileren ondoren taldeek berek komunikabideei azaldu dizkieten desberdinak ziurtatu du. Adierazi duenez, une honetan mahai gainean jarri diren baldintzak baloratzen ari da Jaurlaritza, eta ahalik eta lasterren jarriko da harremanetan talde guztiekin, aurrekontuak onartzeko ezarritako egutegiak horrela eskatzen du-eta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Andoni Ortuzar, Idoia Mendia