Eu

Euskadik bere eskaintza aberatsa erakutsi du Berlingo ITB Azokan

2017.eko martxoak 09

Euskadi Berlingo ITB Azokan da bertako turismo-baliabideak erakusteko hiru lurraldeetako erakundeen eta enpresen agertoki den standean. Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Rertortillok azpimarratu du “Euskadin ez dago distantzia handirik, eta, hala ere, oso lurralde aberatsa da turismo-eskaintza anitzari eta erakargarriari esker”.

Aniztasun horren lagin bat aurkeztu dute erakundeek bigarren jardunaldi honetan. Arabaren ordezkariak izan dira Vitoria-Gasteiz Turismoa, Arabako Foru Aldundia eta Ardoaren Ibilbidea, eta aurkeztu dituzte Vitoria-Gasteiz Green Capital moduan, Arabako Errioxako ondare enogastronomikoa eta Alemaniako merkatura zuzenean bideratutako produktuak, hala nola, autokarabana turismoa eta bide berdeak.

Bestalde, Bizkaiaren ordezkariak Bilbo Turismoa eta Bizkaiko Foru Aldundia izan dira, eta urdintasunaren eta berdetasunaren arteko, kostaldearen eta mendiko eta naturako turismoa eskaintzen dituen barnealdearen arteko kontrastea aurkeztu dute. Bilboren aberastasun kulturalak eta gastronomiak ere garrantzizko lekua izan dute Bizkaiaren eskaintzan.  

Gipuzkoako Lurraldearen ordezkariak Donostia Turismoa eta San Sebastian Region izan dira, Donostia izan dute ardatz eta hiri gastronomiko, 2016ko Kultura Hiriburu eta kirolaren eta MICE turismoaren hiri gisa aurkeztu dute. Kostaldeko ibilbide ederrak, kirolak, paisaia deigarriak eta erosketa-turismoa dira lurraldeak egiten dituen iradokizunetako batzuk nazioarteko turismo azokarik garrantzitsuenetako batean.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AzaharaDomingue
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @a_retortillo: #Euskadi muestra la riqueza de su oferta en la Feria de #Turismo #ITBBerlin https://t.co/MAyJDXl0xz https://t.co/mYOUIPKA

  • @JSE_Egaz
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @a_retortillo: #Euskadi muestra la riqueza de su oferta en la Feria de #Turismo #ITBBerlin https://t.co/MAyJDXl0xz https://t.co/mYOUIPKA

  • @EuskalSouvenirs
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @a_retortillo: #Euskadi muestra la riqueza de su oferta en la Feria de #Turismo #ITBBerlin https://t.co/MAyJDXl0xz https://t.co/mYOUIPKA

  • @i_Euskadi
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @a_retortillo: #Euskadi muestra la riqueza de su oferta en la Feria de #Turismo #ITBBerlin https://t.co/MAyJDXl0xz https://t.co/mYOUIPKA

  • @TxorierriValley
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi y sus empresas e instituciones muestran la riqueza de su oferta en #turismo en la feria ITB de Berlín https://t.co/2TtFh3Xm8f

Ekitaldiko kargudunak