Eu

Udalek eta toki erakundeek gida bat edukiko dute azoken eta ferien antolaketa eta kudeaketa egokia ahalbideratzeko

2017.eko martxoak 08

• Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak argitaratu du gida, hiru foru aldundien eta Eudelen laguntzarekin, eta araudi aplikagarri guztiak jasotzen dira bertan.

• Beste urrats bat gehiago da zirkuitu laburrean saltzeko eta hurbileko eta kalitateko produktuak merkaturatzeko bideak bultzatze aldera Eusko Jaurlaritza garatzen ari den estrategiaren barruan.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak Euskadin tokiko azokak eta feriak antolatzeko gida argitaratu du, hiru foru aldundiekin, Hazi, Elika eta Eudelekin batera, eta bertan zehatz-mehatz azaltzen dira saltzeko antolaketa eta azpiegitura egokia eta aplikatu beharreko araudiak, bai eta produktuek eta produktuen aurkezpenean bete beharreko baldintza higieniko eta sanitarioak ere. Helburua da udalen eta tokiko erakundeen esku jartzea honelako hitzordu komertzialak egoki antolatzeko eta kudeatzeko beharrezkoa den informazio guztia.

Gida hau beste urrats bat gehiago da zirkuitu laburrean saltzeko bideak bultzatu eta euskal baserriek eskaintzen dituzten hurbileko eta kalitateko produktuak merkaturatzen bultzatze aldera Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetza garatzen ari den estrategia multikanalaren barruan. Tokiko azoka eta ferien dinamizazio prozesuaren abiapuntua da, zeina sektorea ezagutarazi eta herritarrei zuzeneko salmentak duen potentzialaz kontzientzia pizteko eta gizarteari dakarzkion onuren berri emateko balioko duten hainbat ekintzaren bitartez gauzatuko baita.

Elikak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikadura Politikako sailburuordetzaren entitateak, Euskadiko lehen sektoreko elikaduren segurtasuna bermatzea eta produktuen bideragarritasuna eta lehiakortasuna hobetzea helburu duelarik, gidaliburua aurkezteko arduraduna izan da eta aurrerantzean lidergoa izango du jarduerak eta antolamendu teknikoak zabalduko zabaltzerako orduan.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozen hitzetan, berak aurkeztu baitu gida sektorean, “Aire zabalean egiten diren azokak eta feriak dira merkataritzaren erakusgarri behinenak Euskadin, eta haien inguruan jaio eta hazi dira gure udalerrietako asko. Tokiko azoka horien etorkizuna bermatzeko, ezinbestekoa da ekoizleen eta saltzaileen arteko lankidetza. Jarduera horiek ingurune egoki, seguru eta erakargarrian garatu daitezela zaindu behar da" baieztatu du.

Gida elebitan argitaratu da, eta gai hauei heltzen die bere kapituluetan:

- Euskadiko elikagaiak
- Nekazaritzako elikagai jardueren sailkapena: Erregistro Ofizialak
- Tokiko feriak eta azokak antolatzea
- Azpiegiturak eta segurtasuna: Antolakuntzarako gomendioak
- Kontsumoari buruzko baldintzak: Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak.
- Baldintza higieniko-sanitarioak eta elikagaiak aurkezteari buruzkoak.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @a_sarratea
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    Los ayuntamientos contarán con una guía para favorecer la correcta organización y gestión de fererias y mercados. https://t.co/34A5OGOHFh

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Presentada la Guía para la Organización de Mercados y Ferias Locales de Euskadi ℹ️➡ https://t.co/rRsmdXKewg https://t.co/XJ1rw1

  • @mikel_uriguen
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Presentada la Guía para la Organización de Mercados y Ferias Locales de Euskadi ℹ️➡ https://t.co/rRsmdXKewg https://t.co/XJ1rw1

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Presentada la Guía para la Organización de Mercados y Ferias Locales de Euskadi ℹ️➡ https://t.co/rRsmdXKewg https://t.co/XJ1rw1

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadin Tokiko Azokak eta Feriak antolatzeko Gida aurkeztu da ℹ️➡ https://t.co/bI05QSGk2K https://t.co/82zk4lMrf7

  • @mikel_uriguen
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadin Tokiko Azokak eta Feriak antolatzeko Gida aurkeztu da ℹ️➡ https://t.co/bI05QSGk2K https://t.co/82zk4lMrf7

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadin Tokiko Azokak eta Feriak antolatzeko Gida aurkeztu da ℹ️➡ https://t.co/bI05QSGk2K https://t.co/82zk4lMrf7

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak