Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko Aurrekontuak negoziatzeko Alderdi Popularrarekin egindako bileraren balorazioa

2017.eko martxoak 08

Gaur goizean bilera izan da Lakuan Alderdi Popularraren talde parlamentarioarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko aurrekontuei sostengua emateko aukera negoziatzeko.

 

Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu buru izan duen bileran, bere lantaldeaz gain, Antón Damborenea, Borja Sémper eta Nerea Llanos izan dira Alderdi Popularraren aldetik.

 

Alderdi Popularrak berriz jakinarazi dio bere baldintza nagusia Jaurlaritzari, azter dezan.

 

Jaurlaritzak konpromisoa hartu du bigarren bilera bat egiteko, akordioa lortzeko aukeren baldintzak aztertzeko.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak