Eu

Eusko Jaurlaritza prest dago erronkari eutsi eta oraintxe bertan transferentzia negoziatzeko espetxe-gaietan

2017.eko martxoak 08

Josu Erkorekak “datu berri bat” antzeman du Espainiako Gobernuaren Estatu Idazkariak egindako deklarazioetan 

 

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko bozeramaile Josu Erkorekak baikor hartu du Espainiako Gobernuaren Estatu Idazkariak atzo erakutsitako jarrera-aldaketa espetxe-gaietan balizko transferentzia bat negoziatzeko.

Lehentasunezko eskumena da, Eusko Alderdi Jeltzaileak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak XI. Legealdi honetarako sinatutako gorbernu-itunean nabarmendua.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Josu Erkorekak adierazi du “gure borondaterik onena eta jarrerarik bakoirrena erronkari eusteko eta elkarrizkak abian jartzeko, transferentzia hori eraginkorra izatera lehenbailehen bideratuko gaituztenak”.

Hala eta guztiz ere, aitortu du Eusko Jaurlaritzak ez zuela izan Espainiako Gobernuak erakutsitako borondate horren berri atzo arte, hau da, Diputatuen Kongresuko Barne gaietarako Batzarrean jakitera eman zuen arte.

Adierazpen hauek Justizia Auzitegi Nagusiko Bilboko egoitzan, gaur, izan den “Espacios para la reflexión” izeneko jardunaldiaren testuinguruan egin ditu Josu Erkorekak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak