Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko Aurrekontuak negoziatzeko Elkarrekin Podemos taldearekin egindako bileraren balorazioa

2017.eko martxoak 08

 

 

Gaur arratsaldean, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk eta bere lantaldeak bigarren bilera izan dute, Elkarrekin Podemos taldearekin, EAEko 2017ko aurrekontuak negoziatzeko.

 

Bileran, kontuen onarpena erraztu ahal izateko baldintzak azaldu ditu taldeak. Baldintza horiek bat datoz, neurri handi batean, Elkarrekin Podemos taldeak komunikabideei jakinarazitakoarekin.

 

Jaurlaritzaren iritzian korapilatsua izango da baldintzak betetzea. Hala eta guztiz ere, Ogasun eta Ekonomia Sailak baloratu egingo ditu eta horien inguruko jarrera helaraziko dio Elkarrekin Podemos taldeari.

 

Bihar, hilaren 8an, asteazkena, Alderdi Popularrarekin egingo dute bilera 12:00etan.

 

 

 

 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 7a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak