Eu

Artolazabalek azpimarratu du: “gizarteak inplikatu egin behar du emakumeek erabat garatu ahal izan ditzaten beren helburu profesionalak eta sozialak”

2017.eko martxoak 08

Martxoaren 8a

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalek gaur goizean azpimarratu du gizarteak, enpresek eta bikotekideek inplikatu egin behar dutela emakumeek erabat garatu ahal izan ditzaten beren helburu profesionalak eta sozialak.

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Artolazabal “emakumeok oztopo ugari gainditu behar izaten ditugu erabat garatu ahal izateko gure gizartean, gure lanbideetan, gure aisian, gure familietan edo edozein ingurunetan”, esan du.

“Ni neu gustura nago lortu denarekin, baina beste urrats asko eman behar dira oraindik: gure familietan gure bikotekideek eta seme-alabek konpromiso eta erantzukizun handiagoa hartu behar dute bere gain egunez egun aurrera egiten jarraitzeko; eta lanaren arloan lana eta familiako bizitza uztartzeko baliabideak jarri behar dira”.

Beatriz Artolazabalen ustez “Euskadiko politika, zorionez, beste leku askotakoa baino irekiagoa da emakumeekin, Europa aurreratuenean Euskadik duen garapen-maila dela eta. Baina beste gauza asko ere egin daitezke; izan ere, bikoteko kideen garapen profesionalerako funtsezkoa da, batetik, seme-alabak haztean eta zaintza-lanean bi kideak inplikatzea eta, bestetik, zaintza-lan horretan lagunduko duten eta erraztasunak emango dituzten hainbat zerbitzu izatea. Berdintasuna norberaren baitan hasten da, Emakunderen aurtengo kanpainaren leloak dioen bezala”, esan du Artolazabal Sailburuak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak