Berriak Lehendakaritza
Eu

Jardunaldia: “Gobernu Irekia, Open Data, Gardentasuna eta Partaidetza”

2017.eko martxoak 09

Gaur goizean, Lehendakaritzaren egoitzan, “Gobernu Irekia, Open Data, Gardentasuna eta Partaidetza” jardunaldia izan da, Luis Petrikorena Gobernu Irekiko zuzendariak inauguratua; herritarrek Irekia garatzen eta hazten duten eginkizunaren garrantzia nabarmenduz hasi du bere berbaldia.

Web-orrian zehar ibilbide bat egiten hasi da: herritarren partaidetza, gobernuaren proposamenak, sailburuen profilen ikuskapena, ikusizko produkzioa, bilatzailea...

Bestalde, Gobernu Irekiko zuzendariak gogoratu du, dokumentazio‑arloari dagokionez, Irekia datuen gordailu bat dela, eta haren bidez posible dela sailburuordetza guztien ekitaldien agendan edo partaidetza-atariaren barruan dauden albisteekin zerikusia duten ekitaldietan sartzea.

Bestalde, Jokin Olaizola Irekiako webmasterrak gehitu duenez,  Irekiak erlazionatutako terminoak ezartzen dituen algoritmo batez funtzionatzen du, eta handik abiatuta forma ematen uzten duen lotura bat sortzen du, modu horretan, herritarrek haren edukiak eskuratzea izan dezaten. Azpitituluak jartzeko tresnak aurkeztu ditu, nobedade bezala, edo testuaren irakurgailua, gorrak diren pertsonei web-gunearen edukiak eskuratzen laguntzen diena.

Orobat, nabarmendu du sare sozialen erabilpena Irekiaren eta herritarren arteko partaidetzarako eta lankidetzarako, bai eta Argazkia Irekitik argazki lizentzia libreekin jaisteko aukera ere.

Imanol Argüesok Open Data Euskadi ataria aurkeztu du: gardentasuna lortzeko oinarria da, eta, besteak beste, datu-baseak edo datu egituratuak zabaltzea lehenesten du. Administratzaileen arteko elkarreragingarritasuna lortzen eta kudeaketa publikoa hobetzen laguntzen du, eta, horrez gain, aberastasuna sortzen du, formatu libreko datuak jaisten uzten baitu. 

Open Datako teknikariak nabarmendu du, gainera, datuen kontsumitzaileak askotarikoak direla: kazetariak, Administrazio Publikoko langileak...Eta, ematen dituen erraztasunei esker, Open Traffic edo Aurrekontuak bezalako aplikazioak sortu ahal izan direla.

Jardunaldian LindedData bezalako terminoez ere hitz egin da; elkarri lotutako datuak eskaintzeko modu bat baita. Gero eta erakunde publiko gehiago atxikitzen ari zaizkio. 

Azkenik, Javier Bikandi Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria gardentasunaz aritu da bere aurkezpenean. Azaldu duenez, gardentasunak aldaketa kulturala ekarri dio Administrazioari, eta funtsezko ardatza da herritarrek informazio publikoa eskuratzea izan dezaten zenbait tresnen bidez, besteak beste, egoitza elektronikoaren bidez. Izan ere, egoitza elektronikoaren bitartez uneoro jakin daiteke zer fasetan dagoen Administrazioarekin edo Eusko Jaurlaritzako kideekin edonor egiten ari den tramite bat.

Orobat, azpimarratu du herritarrek zailtasunak dituztela Administrazioaren eduki batzuk ulertzeko, eta hori kontuan hartua edukiak egokitu direla lengoai errazago batez erabiliz, gardenak ez ezik, eskuragarriak ere izan daitezen.

Jardunaldia debate bat eginez amaitu da; bertaratutakoek beren zalantzak eta hobetzeko iradokizunak azaldu dituztelarik.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    Celebrada la Jornada “El contexto del #GobiernoAbierto, #OpenData y #Transparencia en el Gobierno Vasco” https://t.co/HqwHo7twQZ

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    Celebrada la Jornada “El contexto del #GobiernoAbierto, #OpenData y #Transparencia en el Gobierno Vasco” https://t.co/Y2nIn70SNx

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Imanol Argüeso Epelde