Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Undak berrikuntzaren aldeko apustua egin du krisitik ateratzeko

2010.eko azaroak 03

Hasi dira BEC zentroan "Berrikuntza eta Fondo Estrukturalak: berrikuntza sustatzeko politikak krisi garaian" izenburuko jardunaldiak

Bernabé Undak aurkezpena aditzera eman du Fondo Estrukturalekin finantzatutako I+G eta Berrikuntzako Politiken Sarea izeneko ekimenaren jardunaldietan. Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du hori. Sailburuaren arabera, berrikuntzak "gure protagonistetako bat izan behar du enpresa kulturan eta gure gizartearen balio bilakatu behar du". 

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, Bernabé Undak, Eusko Jaurlaritzak berrikuntzaren alde egindako apustua iragarri du krisi ekonomikotik irteteko bide gisa. Horretarako, beharrezkoa da "konfiantza sortzea, aukerak baliatzea eta merkatu sendoenei atxikitzea". Undak aitortu du krisitik ateratzea "gorabeheratsua izango dela, konfiantza falta delako oraindik", baina "krisia eta hazkundea bereizten dituen hesi horren gainetik burua ateratzen ari garela" ziurtatu du. 

"Berrikuntza eta Fondo Estrukturalak: berrikuntza sustatzeko politikak krisi garaian" izenburuko jardunaldien irekiera ekitaldian, berrikuntza arloko ekimen bat abiatu dela aditzera eman du sailburuak: Fondo Estrukturalekin finantzatutako I+G eta Berrikuntzako Politiken Sarea. Aipatu jardunaldiak Ekonomia eta Ogasun Ministerioak eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak antolatu dituzte, Europako Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, SPRI sozietatearen bitartez. Bai fondoen erakunde kudeatzaileek bai I+G+B sustatzea xede duten politika zein neurriak (erregioko zein erregio anitzeko programa eragile desberdinek finantzatzen dituzte) abiarazteko ardura dutenek parte hartzen dute sarean. 

Sarea "ezinbesteko" laguntza izango da Fondo Estrukturalen jarduketa Espainian gauza dadin 2007-2013 aldian, "modu koordinatu eta koherentean", alor horretako politika publikoen multzo osoarekin batera. Horrela, Zientzia-Teknologia-Enpresa sistemaren koherentzia globala sendotzen lagunduko du. 

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren hitzetan, hauxe da Euskadiko enpresen erronka handiena: "ekoizteko eta lehiatzeko modua, gure enpresen etorkizuna horren mende egongo delako". "Prezioari dagokionez, gure enpresek ezin dute lehiatu; horregatik, balioa eman behar diete, gutxika baina etengabe, euren produktu eta zerbitzuei berrikuntzaren bidez". Sailburuaren arabera, berrikuntzak "gure protagonistetako bat izan behar du enpresa kulturan eta gure gizartearen balio bilakatu behar du". 

Ekitaldian, 2010-2013 Lehiakortasun Plan berria ekarri du gogora sailburuak, egun Legebiltzarrean dagoena. Mota honetako ekonomia lortu nahi du planak: irekia, berritzailea, teknologikoki aurreratua eta ekintzailea, bai eta iraunkorra ere, gizarte, ekonomia eta ingurumen alorretan. Planak hiru kontzeptu erabiltzen ditu: Eustea, Lehiatzea eta Liderra izatea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabé Unda