Berriak Ogasuna eta Ekonomia

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO 2017KO AURREKONTUAK NEGOZIATZEKO EH BILDU TALDEAREKIN EGINDAKO BILERAREN BALORAZIOA

2017-03-07

Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk eta bere lantaldeak lehen bilera izan dute EH BILDU talde parlamentarioarekin EAEko 2017ko aurrekontuak negoziatzeko.

Lehen topaketa horretan planteatutako proposamenak bildu dituzte.

Ogasun eta Ekonomia Sailak proposamen horiek aztertuko ditu eta bigarren bilera bat egingo dute, topaketen lehen txanda hau amaitzen denean finkatuko den egunean.

 

Aurreikusitakoaren arabera, gaur arratsaldean Elkarrekin Podemos taldearen ordezkariak etorriko dira 16:30ean. Bihar, hilaren 8an, asteazkena, Alderdi Popularraren txanda izango da 12:00etan.

 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 7a

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)