Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Aurten 21 gazte ikertzaile hasiko dira lanean lehen sektorean, Eusko Jaurlaritzaren beken bitartez

2017.eko martxoak 07

• Exkutibo autonomoak estrategikotzat jotzen du etorkizuneko profesionalen prestakuntza, bai eta nekazaritzako elikagaien industriaren balio kate osoan I+G+Bko jarduerak bultzatzea ere.

• 2007az geroztik 176 beka finantzatu dira guztira lehen sektorean, gazte ikertzaile eta teknologoentzat.


Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitateko eta Industrietako zuzendari Peli Manterolak presiditu du gazte ikertzaile eta teknologoak lehen sektorean lanean hasteko Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak aurten eman dituen bekak eskuratu dituzten 21 pertsonak aurkezteko Arkautiko Granja Ereduan egin den ekitaldia.

Eusko Jaurlaritzak lehen sektorean eta nekazaritzako elikagaien industriaren balio kate osoan I+G+Bko jarduerak bultzatu eta etorkizuneko profesionalak prestatzeko jardueretan aurrera egiten laguntzeko garatzen ari den politikaren beste urrats bat gehiago dira beka hauek. 2007an eman ziren lehenengo aldiz beka hauek, eta harrez gero 72 beka finantzatu dira guztira gazte ikertzaileentzat eta 104 gazte teknologoentzat.

Zehazki, deialdi honetan emandako hamaika beka lau urterako dira eta ikasten ari diren gazte ikertzaileentzat dira, eta gainerako hamarrak, berriz, teknologoentzat dira, eta bi urteko iraupena edukiko dute. Beka eskuratu dutenak zentro hauetan arituko dira: Aztiko laborategia, Neikerrekoa, eta Leartikerrekoa (Elikagaien Teknologiako Ikerketa Zentroa), EHU/UPV (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola) eta Lactiker (EHU/UPVko Animali Jatorriko Elikagaien Kalitate eta Segurtasunari buruzko Ikerketa Taldea).

Ikertzaileentzako beken onuradunek doktore gradua eskuratuko dute, eta teknologoentzako beken onuradunek, berriz, enpresa eremuaren barruan garapen teknologikoko eta berrikuntzako arloetako trebakuntza. Beken urteko zuzkidura 16.330 eurokoa izango da, gehi Gizarte Segurantzako kuota eta beste 2.000€ gehiago urtean jarduera osagarrietarako, prestakuntza jardueren kasuan. Teknologoentzako beken zuzkidura, berriz, 12.000 eurokoa izango da urtero, gehi Gizarte Segurantzako kuota eta beste 1.000€ gehuiago urtean jarduera osagarrietarako.

Proiektuen gaiak

Ikerketa arloen arabera, gai hauek azpimarratu daitezke:

Nekazaritza: teknika molekularren erabilera nekazaritza lurzoruen ebaluaketan; tobamobirusarekiko erresistentzia piperrean eta piperminean; patataten germoplasmaren ebaluazioa.

Elikagaiak: teknika berriak haragiaren trazabilitaterako, benetakotasunerako eta kalitaterako; elikagai funtzional berriak.

Animaliak: paratuberkulosiaren aurkako txertaketa; agente patogenoen bektoreak osasun publikoa eta animalien osasunean.

Arrantza: tunidoen populazioaren egitura; pelagiko txikien bilketa Bizkaiko Golkoan.

Ingurumena: zoruen osasuna bultzateko estrategia iraunkorrak.

Basogintza: biomolekulak lortzea baso hondakinetatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak