Eu

Lan eta Justizia Sailburu María Jesús San Josék konpromisoa hartu du, Laneko Ikuskatzailetzarekin batera, datozen bi ekitaldietan gaur egun Euskadin dauden lanaldi partzialeko kontratu guztiak berrikusteko

2017.eko martxoak 08

Lan eta Justizia Sailak, Laneko Ikuskatzailetzaren bitartez, ahalegin guztiak egingo ditu datozen bi ekitaldiotan Euskadin dauden “lanaldi partzialeko kontratu guztiak” berrikusteko.  Adibide bat: urtarrilean egindako kontratu guztietatik, 74.282, %38,20 (28.000 baino zerbait gehiago) lanaldi partzialekoak izan ziren, María Jesús San José sailburuak Bilbon emandako prentsaurreko batean azaldu duenez.
Lanaldi partzialeko kontratuek, jarraitu du sailburuak, “errotik erauzi nahi dugun” iruzur bat ezkutatzen dute, eta ez da ustekabeko bat halako kontratazioen portzentajeak gora egin izana krisialdiaren urteetan. “Mota honetako kontratuak murriztu nahi ditugu, gehienbat emakumeei egiten zaizkien kontratuak izanik, lanaldi osoko kontratuak eskaintzen ez zaizkielako onartzen dituztenak". Izan ere, aurtengo urtarrilaren amaierari buruz Lanbidek emandako datuen arabera, Euskadin lanaldi partzialeko kontratu bat duten 10 pertsonatik 7 emakumezkoak dira.
Berrikuspenak arau-hausteko aktak ekarriko ditu berekin kontratuetan adierazten direnak baino ordu gehiago lan egiten direla ziurtatzen diren kasu guztietan, “iruzur larria egiten baitzaie egoera horretan dauden langileei, baita Gizarte Segurantzari eta fiskalitateari ere”.
“Zehapenaren bidea ez da gustukoen duguna; beste modu batera, ordea, ez genuke kalitatezko enplegua lortzeko helburua beteko, ez eta gure lehentasunezko helburua ere, hau da, laneko iruzurarren aurkako zero tolerantziarena, borroka honetan ahaleginik egingo ez bagenu”, adierazi du San José sailburuak, honela jarraitu duenak:    “Laneko Ikuskatzailetzak eragile sozial guztiek estimatzen duten lan profesional goresgarria egiten du, eta lanaldi partzialeko kontratazioaren behar ez bezalako erabilerari aurka egingo dio, bidegabeko erabilera hori orban bat baita gizartean eta lan-eremuan, lanaldi osoko lan-prestazioa ezkutatzen duen orbana”.
 

Laneko Ikuskatzailetzaren ekintzak
2016an, Laneko Ikuskatzailetzak 40.348 ikuskaritza-ekintza eraman zituen aurrera Euskadin; horietatik, %57,44, hau da, 23.179, Eusko Jaurlaritzaren menpeko Ikuskatzailetzak burutu izan ditu. Ekintza horietatik 4.397 lan-harremanen inguruko gaiei lotutakoak izan dira, eta 9.246, Laneko Arriskuen Prebentzioari lotutakoak.
Lan Harremanei dagokienez, arau-hauste gehien-gehienek egoera hauekin zuten zerikusia: lanaldiak (aparteko orduak eta lanaldi partzialeko kontratuak, lanaldi osoko kontratuak ezkutatzen dituztenak), lan-kontratuetan araudia (araua) ez betetzea (kontratu mugagabe bihurtu behar duten aldi baterako kontratuak) eta langileak legez kontra lagatzea.  
Prebentzioan detektatu ziren arau-hauste nagusiak egoera hauekin zuten zerikusia: segurtasun-baldintzak zirela eta, araudia betetzen ez zuten laneko makinak eta ekipoak, arriskuen ebaluazio falta, eta langileen prestakuntzarik edo informaziorik eza laneko arriskuei eta beharrezko prebentzio-neurriei buruz.
Lan eta Justizia sailak erakunde sindikalekin eta Confebask-ekin izandako hainbat bileratan aurkeztu ditu datu horiek guztiak. Bilera horietan, datorren urterako ekintza-lerroak azaldu dizkie gainera. Lan Ikuskatzailetzaren ekintza horiek eragile sozialek ere detektatzen dituzten arazoetara hurbiltzen dira.
Ondorioz, 2017an, Lan Ikuskatzailetzaren zeregina da Prebentzio gaietan ondoko egoerei erantzutea: aeronautikaren sektorean kromatoekiko esposiziotik eratorritako arriskuak, ETEetako segurtasun-baldintzak eta genero-ikuspegia duten prebentzio-neurriak; eraikuntzaren sektoreko segurtasun-baldintzak ahaztu gabe.    
Gainera, iruzurrari aurka egiten jarraituko zaio, aldi baterako kontratuetan, lanaldian (aparteko orduak) eta gizon eta emakume arteko berdintasun-neurrien betearazpenean.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ages_lab
    2017.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    La Consejera de Trabajo y Justicia, María Jesús San José, se compromete junto a la Inspección de Trabajo a que e... https://t.co/UP1JjaSJkY

  • @socialistavasco
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    ¿Para qué queremos el autogobierno?
    Para exprimir nuestras competencias en defensa de los más desprotegidos. https://t.co/6Gto24nQxm

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    Lan eta Justizia Sailak ahalegin guztiak egingo ditu EAEn dauden lanaldi partzialeko kontratu guztiak berrikustekoℹ️➡https://t.co/jQ2xGOOY0N

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak