Eu

Eusko Jaurlaritzak posible egingo du 2017an 25.000 pertsonak doako justizia baliatu ahal izatea (Gobernu Bilera 2017-03-07)

2017.eko martxoak 07

Genero-indarkeriaren biktima diren 3.000 emakumek baliatu ahal izango du laguntza hori; horretarako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Abokatuen Elkargoetako 15 profesionalek osatutako arreta espezializatuko txanda izango dute

Doako 5.000 lege-laguntza inguru eskainiko da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 14,5 milioi inguru bideratuko du 2017an kalteberatasun-egoera berezian dauden pertsonek Justizia Administraziora dohainik jo ahal izan dezaten Euskal Autonomia Erkidegoan. Zenbateko horretatik, Eusko Jaurlaritzak 10.897.745 euroko lehen gastua baimendu du. Zenbateko hori Euskadiko Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoetara zuzenduko da, banaketa honekin: 

BANAKETA TAULA

  

 GUZTIRA

Arabako Abokatuen Elkargoa

  1.905.186,54 €

Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa

   3.211.300,61 €

Bizkaiko Abokatuen Elkargoa

   5.257.087,20 €

Arabako Prokuradoreen Elkargoa

103.447,55 €

Gipuzkoako Prokuradoreen Elkargoa

127.906,14 €

Bizkaiko Prokuradoreen Elkargoa

292.816,96 €

GUZTIRA

10.897.745,00 €

 

Eusko Jaurlaritzak aurten ere hiru lurralde historikoetako Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoek egiten dituzten guardiako zein ofizioko jardun guztiak finantzatuko ditu; hartara, 

  • Inputatuta, atxilotuta edo preso dauden eta baliabide ekonomikorik ez duten pertsona guztiei laguntza juridikoa eman ahal izango diete, doako justiziarako eskubidea baitute.
  • Inputatuta, atxilotuta edo preso dauden eta babes bereziko kolektiboetakoak diren pertsona guztiei laguntza juridikoa eman ahal izango diete, automatikoki onartzen baitzaie doako justiziarako eskubidea. Kolektibo hauetako biktimak dira: genero-indarkeriaren biktimak, sexu-erasoen biktimak, etxe barruko indarkeriaren biktimak, terrorismoaren biktimak, abusuen edo tratu txarren biktima diren desgaitasun psikikoko pertsonak, adingabeak, atzerritarrak...
  • Espetxeetan eta Euskadiko Justizia Jauregietan egiten diren Orientazio Juridikoko Zerbitzuen (OJZ) funtzionamendu-gastuak finantzatu ahal izango dituzte, prozesu judizialaren aurreko doako aholkularitza eta orientazioa eskaintzen den aldetik.

2017KO JARDUNEN AURREIKUSPENA

Egindako kalkuluen arabera, Eusko Jaurlaritzaren neurri horri esker, 2017an:

-25.000 pertsona inguruk izango du doako laguntza juridikoa.

-Horietatik, 3.000 inguru izango dira genero-indarkeriaren eta sexu-erasoen biktima izan diren emakumeak. Abokatuen Elkargoek txanda berezi horren esku 15 profesional jarriko dituzte, 8 titular eta, behar izanez gero, errefortzuko beste 7 profesional, honela banatuta: Bizkaian 4 titular eta errefortzuko 3; Gipuzkoan 3 titular eta errefortzuko 2; eta Araban titular 1 eta errefortzuko 2.

-Beste 5.000 lege-laguntza eskainiko dira Euskadiko espetxeetan. Hartara, Arabako Abokatuen Elkargoko profesionalek egunean bi ordu emango dituzte, astelehenetik ostiralera, Zaballa-Langraiz Okako espetxean; Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak asteartean eta ostiralean bidaliko ditu profesionalak Martuteneko espetxera; azkenik, Bizkaiako Abokatuen Elkargoko profesionalek egunean bi ordu emango dituzte, astelehenetik ostiralera, Basauriko espetxean. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno hará posible que alrededor de 25.000 personas accedan a la #justicia gratuita en 2017 https://t.co/DDK7JFNQhV

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno hará posible que alrededor de 25.000 personas accedan a la #justicia gratuita en 2017 ➡ https://t.co/mDr1enLuay

Komunikabideek behera kargatzeko