Eu

Eusko Jaurlaritzak 416.000 euro onartu ditu arte plastiko eta ikusizkoen eremua sustatzeko (Gobernu Bilera 2017-03-07)

2017.eko martxoak 07

Deialdiaren helburua sortzaileen lana diruz laguntzea da

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bere oniritzia eman dio arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko 2017ko ekitaldiko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duen aginduari. Aurten 416.000 euro bideratuko dira diru-laguntza hauetara.

Agindu honen bidez laguntza hauek jaso ahal izateko baldintzak zehazten dira eta aurtengo modalitateak ezartzen dira. Deialdi honen helburua kulturaren arlo honetan ari diren sortzaileen lana babestea eta sustatzea da, hain zuzen, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren helburu nagusietako bat.

Eusko Jaurlaritzak hainbat ekimen sustatzen ditu arte plastiko eta ikusizkoen arloa garatzeko. Iragan otsailean Gure Artea 2017 sarien deialdia egin zuen. Hitzordu honen bitartez 54.000 euro bideratuko dira ekimen honek saritzen dituen hiru modalitateetara: ibilbide artistikoa saritzen duena, sorkuntza-lana aitortzeko asmoa duena eta arte plastiko zein ikusizkoen eragileen sustapenaren ingurukoa. Horrela, irabazle bakoitzak 18.000 euro jasoko ditu. Gaur onartutako deialdiak ere arlo hau sustatzea du helburu.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba 416.000 euros para impulsar las artes plásticas y visuales https://t.co/raRUGn3uqw https://t.co/ny3oTDCNMC

    El …

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba 416.000 euros para impulsar las artes plásticas y visuales https://t.co/qZkWBV6ULK https://t.co/c2UHwdVoRm

    El …

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno Vasco aprueba 416.000 euros para impulsar las artes plásticas y visuales ➡ https://t.co/h3EiDgKDBx

Komunikabideek behera kargatzeko