Eu

Eusko Jaurlaritzak 850.000 euro onartu ditu antzerki produkzioak diruz laguntzeko, iaz baino 63.000 euro gehiago (Gobernu Bilera 2017-03-07)

2017.eko martxoak 07

Lau laguntza mota izango dira deialdi honen barruan, produkzio eraren arabera

Gobernu Kontseiluak bere oniritzia eman dio gaur antzerki-produkziorako 2017.urtean diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duen aginduari. Aurten 850.000 euro izango dira horrelako proiektuak bultzatzeko, iaz baino 63.000 euro gehiago. Hazkunde hau da laguntza hauen aurtengo berritasunik nabarmenena.

Laguntza hauen bitartez Euskadiko Antzerki sektorea sendotu nahi da, produkziorako baldintza egokienak bermatuz. Behar ezberdinei erantzuteko, lau laguntza mota izango dira:

  • Sormen egonaldiak. Gune publikoen laguntzarekin aurkeztutako sormen edo ekoizpen proiektuak bultzatzeko.
  • Edozein konpainiak aurkez dezakeen produkzio proiektua laguntzeko.
  • Gure erkidegoko antzokiekin hitzartutako zirkuitua duten produkzioen proiektuak bultzatzeko.
  • Euskadiko konpainien bi urtetako antzeki jarduera laguntzeko, epe luzeko estrategiak abian jartzeko aukera hobeak izan ditzaten.

Aurtengo igoerak bereziki bi modalitateetan izango du eragina: sormen egonaldiena eta bi urtetako jarduerak laguntzea helburu duena.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Eusko Jaurlaritzak 850.000 euro onartu ditu antzerki produkzioak diruz laguntzeko, iaz baino 63.000 euro g… https://t.co/egz762ikzX

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Partida de 850.000 euros para impulsar la producción teatral, 63.000 euros más que el año pasado ➡ https://t.co/HDNTHdywOH

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Eusko Jaurlaritzak 850.000 euro onartu ditu antzerki produkzioak diruz laguntzeko, iaz baino 63.000 euro g… https://t.co/LHQd53xGgQ

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Partida de 850.000 euros para impulsar la producción teatral, 63.000 euros más que el año pasado ➡ https://t.co/hdDRH5BnL8

Komunikabideek behera kargatzeko