Eu

Gobernuak 23 milioi euroko partida bat onetsi du gizarte-larrialdiei erantzuteko (Gobernu Bilera 2017-03-07)

2017.eko martxoak 07

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek proposatuta, gaurko bileran Gobernu Kontseiluak 23 milioi euroko ordainketa baimendu du 2017an gizarte-larrialdiei erantzuteko.

Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen (GLL) helburu nagusia da esklusio egoerak –pertsonala, soziala nahiz lanekoa– arintzea. Aldizkakoak ez diren laguntzak dira, elkarbizitza-unitateei zuzenduak, haien baliabideak urriak direnean gastu espezifikoei –ohikoak nahiz ezohikoak– aurre egiteko.

GLLek, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin eta Etxebizitzako Prestazio Osagarriarekin batera –biak eskubide subjektibokoak–, Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema osatzen dute, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Inklusio Sozialerako abenduaren 23ko 18/2008 Legeak araututakoa.

Exekutiboak gaur onetsitako Aginduan familiek jasoko duten laguntzen portzentajeak biltzen dira, familiaren diru-sarreren eta osatzen duten pertsona-kopuruaren arabera, eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren %150etik beherako diru-sarreratarako ezartzen ditu GLLak. Halaber, udal bakoitzari dagokion aurrekontu-muga finkatzen du, dagokion udalerrian erroldatutako pertsonek aurkeztu dituzten eskaeren arabera.

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euroberri
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 23 milioi euroko partida bat onetsi da gizarte-larrialdiei erantzuteko ➡ https://t.co/8OLuYWU1ay

  • @euroberri
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Aprobada una partida de 23 millones de euros para atender situaciones de emergencia social ➡ https://t.co/ifgkvJQicy

  • @Ingurukomej
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 23 milioi euroko partida bat onetsi da gizarte-larrialdiei erantzuteko ➡ https://t.co/8OLuYWU1ay

  • @Ingurukomej
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Aprobada una partida de 23 millones de euros para atender situaciones de emergencia social ➡ https://t.co/ifgkvJQicy

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: 23 milioi euroko partida bat onetsi da gizarte-larrialdiei erantzuteko ➡ https://t.co/wzarWons20

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Gobernuak 23 milioi euroko partida bat onetsi du gizarte-larrialdiei erantzuteko ➡ https://t.co/wzarWoF3qA

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno aprueba una partida de 23 millones de euros para atender situaciones de emergencia social ➡ https://t.co/eq0SbeCEYb

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno aprueba una partida de 23 millones de euros para atender situaciones de emergencia social ➡ https://t.co/KtnLzX11U6

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Gobernuak 23 milioi euroko partida bat onetsi du gizarte-larrialdiei erantzuteko ➡ https://t.co/KnKrW3WBCo

Komunikabideek behera kargatzeko