Eu

Gobernuak 27,5 milioi euroko gastua onetsi du seme-alabak dituzten familiei laguntzeko (Gobernu Bilera 2017-03-07)

2017.eko martxoak 07

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalek proposatuta, Gobernu Kontseiluak 27,57 milioi euroko partida onetsi du gaur seme-alabak dituzten familiei diruz laguntzeko programa finantzatzeko, euskal familiak babesten eta laguntzen jarraitzeko Exekutiboaren borondate irmoaren erakusgarri.

Programak hiru jarduketa-lerro hartzen ditu barnean: familiaren kargura dagoen seme edo alaba bakoitzeko laguntza ekonomikoak, erditze bakoitzeko edo adopzio nazional anitz bakoitzeko, eta nazioarteko adopzio bakoitzeko.

Programa honen bidez diru-laguntza jaso ahal izango duten egoerak hauek dira: jaiotza, adopzioa, adopizio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren ordezkaritza (haurrak eta nerabeak babesteko sistemaren aldaketaren aurretik, 2015ean, adopzio aurreko famili harrera deitzen zen), hemezortzi urtetik beherako pertsona baten tutoretza, eta famili unitate bateko seme-alaben mantentzea 2017ko urtarrilaren 1ean.

Familiaren kargura dagoen seme edo alaba bakoitzeko diru-laguntzak 400, 500 edo 900 eurokoak izango dira, famili unitatearen errenta estandarizatuaren arabera. Zenbateko horiek bikoiztu egingo dira laguntza jaso ahal izango duen semeak edo alabak %33ko edo goragoko desgaitasun aintzatetsia baldin badu edo mendekotasun-egoeraren batean badago.  Diru-laguntza sorrarazten duen semeak edo alabak famili unitatean duen lekuaren arabera zabalduko da laguntza.

Erditzeagatik edo adopzio nazional anitzagatik ematen diren laguntzak ordainketa bakar baten bidez izango dira, eta aldi berean jaiotako edo adoptatutako haurren kopuruak eta famili unitatearen errenta estandarizatuak zehaztuko dute zenbatekoa. Adopzio nazional anitzaren barnean sartzen dira adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren ordezkaritza eta tutoretza, aldi berean eta prozedura bakar batean, adin txikiko bi pertsonari edo gehiagori dagokienean.

Azkenik, nazioarteko adopzio sinple edo anitzagatik ematen diren laguntzak ordainketa bakar baten bidez izango dira, eta aldi berean adoptatutako seme-alaben kopuruak eta famili unitatearen errenta estandarizatuak zehaztuko dute zenbatekoa. Azkeneko bi laguntza-mota horiek familiaren kargura dagoen seme edo alaba bakoitzagatik dagozkion horietan metatzen dira.

Seme-alaben jaiotzagatik edo adopzioagatik zuzenean ematen diren diru-laguntzak 2002an jarri ziren abian Eusko Jaurlaritzaren lerro estrategiko gisa, familia ororen oinarrizko eskubideetako bat babestearren: izan nahi dituzten seme-alaben kopurua askatasunez aukeratzea.

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euroberri
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gobernuak 27,5 milioi euroko gastua onetsi du seme-alabak dituzten familiei laguntzeko ➡ https://t.co/tFauOMyRSz

  • @euroberri
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno aprueba un gasto de 27,5 millones de euros para ayudar a las familias con hijos e hijas ➡ https://t.co/NsyKIsTqSy

  • @nmelg
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno aprueba un gasto de 27,5 millones de euros para ayudar a las familias con hijos e hijas ➡ https://t.co/NsyKIsTqSy

  • @Ingurukomej
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gobernuak 27,5 milioi euroko gastua onetsi du seme-alabak dituzten familiei laguntzeko ➡ https://t.co/tFauOMyRSz

  • @Ingurukomej
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno aprueba un gasto de 27,5 millones de euros para ayudar a las familias con hijos e hijas ➡ https://t.co/NsyKIsTqSy

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: El Gobierno aprueba un gasto de 27,5 millones de euros para ayudar a las familias con hijos e hijas ➡ https://t.co/ECHn5HDQJ4

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno aprueba un gasto de 27,5 millones de euros para ayudar a las familias con hijos e hijas ➡ https://t.co/Lvr1yuWsO0

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: El Gobierno aprueba un gasto de 27,5 millones de euros para ayudar a las familias con hijos e hijas ➡ https://t.co/Lvr1yuWsO0

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno aprueba un gasto de 27,5 millones de euros para ayudar a las familias con hijos e hijas ➡ https://t.co/ECHn5HDQJ4

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno aprueba un gasto de 27,5 millones de euros para ayudar a las familias con hijos e hijas ➡ https://t.co/NsyKIsTqSy

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Gobernuak 27,5 milioi euroko gastua onetsi du seme-alabak dituzten familiei laguntzeko ➡ https://t.co/GVzewQPwsd

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Gobernuak 27,5 milioi euroko gastua onetsi du seme-alabak dituzten familiei laguntzeko ➡ https://t.co/PCHSFYzn4m

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Gobernuak 27,5 milioi euroko gastua onetsi du seme-alabak dituzten familiei laguntzeko ➡ https://t.co/GVzewQPwsd

Komunikabideek behera kargatzeko