Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

780.000 euro Kultura Bonoetan (2010-11-02(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 02

Agindua, "Kultura Bonoa" garatzeari eta sustatzeari buruzkoa

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010-2011 Gabonetako kanpainarako Kultura Bonoa garatzeko eta sustatzeko Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Horretarako 780.000 euro erabiliko dira, alegia, 52.000 bono saltzeko diru-kopurua.

Euskadiren ekonomia biziberritzeko ekintzak garatzeko Eusko Jaurlaritzak duen egitasmoaren baitan, eta aurreko kanpainan lorturiko emaitza onak ikusirik, Kultura Sailak "Kultura Bonoa - Bono Cultura" programa berritu nahi du, alegia, arte- eta kultura-ekoizpenaren merkatua bultzatzeko ekimena, hain zuzen 2010-2011 Gabonetako kanpainan, Euskadin, aipaturiko kultura-produktu horiek suspertzeari begira.

Euskarri ezberdinetako kultura-produktuen erosketa lagunduko du diruz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, kultura-bono batzuen bidez (52.000). Bonook hautatutako finantza-entitatearen bitartez jarriko dira salgai, eta berorien bitartez erabiltzaileak bere diruaren balioa handitu ahal izango du, bai liburuak edo diskoak erosterakoan, bai museo batean bisita egiteko edo zinera, antzerkira edo kontzertu batera joateko.

Bono bakoitzak 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa emango dio erabiltzaileari kanpainia honi atxikitzen diren establezimenduetan liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko. Bono bakoitzaren 15 euroren diferentzia hori Eusko Jaurlaritzak ordainduko du.

Eraginkortasuna eta programaren gaineko kontrola bermatzeko, Kultura Sailak hautatutako entitate kolaboratzaileak txartel, multizerbitzu kutxazainen edo antzekoen bidez baino ezingo du kultura-bonoa saldu, nahiz eta , Eusko Jaurlaritzak berariaz baimenduz gero, bestelako biderik ere erabili ahalko den. Alde horretatik, kreditu-txartel bakoitzarekin kultura-bono bat baino gehiago erostea eragozten duten mekanismoak jarriko ditu entitate kolaboratzaileak, dela txartela blokeatuz dela bestelako prozeduraren baten bidez.

Merkataritza-establezimenduak "Kultura Bonoa" programari atxikitzeko epea 2010eko azaroaren 17an hasiko da, eta 2010eko abenduaren 3an amaituko (biak barne). Programari atxikitako establezimenduek jasotzen dituzten bonoak dirutan trukatu ahal izango dituzte, aukeratzen den finantza-entitatean, 2010eko abenduaren 14tik 2011ko urtarrilaren 31ra bitartean. Behin epea igaroz gero, bonoak ezingo dira dirutan trukatu entitate kolaboratzaileetan.

Pertsona interesedunek 2010eko abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dituzte bonoak finantza-entitate kolaboratzaileak gaitutako kutxazainetan. Bonoak soilik Programari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira, 2010eko abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 20ra bitartean. Behin epea igaroz gero, ez dute ordaintzeko baliorik izango.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan