Eu

Artolazabalek enpleguaren eta gizarte politiken arloko ekimen berritzaileen sustapena aztertu du Innobasqueren zuzendaritza-taldearekin batera

2017.eko martxoak 06

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eta Innobasque–Berrikuntzaren euskal agentziako presidente Alberto García Erauzkinek ekimen berritzaileak identifikatu eta sustatzearekin eta elkarlaneko berrikuntzarako espazioak sortzeko sarearekin loturiko hainbat gai aztertu dituzte gaur arratsaldean. Beatriz Artolazabalekin eta Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Murorekin batera parte hartu dute topaketan Innobasqueren bi arduradun nagusik: Txema Villatek eta Leyre Bilbaok.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Alberto García Erauzkin, Leire Bilbao, Txema Villate,