Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Itsas garraio eta arrantza ikerketa beketarako 150.000 euro banatu dira 2010/2011 ikasturtean (2010-11-02(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 02

Agindua, ItsasMendikoi Pasaian eta Lanbide Heziketako Ondarroako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdia egitekoa

Jaurlaritzaren Kontseiluak egindako gaurko bileran Pasaiako Itsasmendikoi eta Ondarroako Formakuntzarako Arrantza eta Nautika Eskolan ikerketa bekak egiteko 150.000 euro ematea ebatzi du.

Jaurlaritzaren Kontseiluak horrela, Pilar Unzalu, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren ordena berretsi du, zeinen bitartez, Pasaiako (Gipuzkoa) Itsasmendikoi zentroan eta Ondarroako (Bizkaia) Antiguako Amaren itsas Formakuntzarako Arrantza eta Nautika Eskolan garraio eta arrantza ikasketak egiteko dirulaguntza bekak ematea arautzen duen.

Dirulaguntza bekak, gutxieneko 150,25 euro eta gehienezko 2.404,05 euro artekoak izango dira eta erresidentzia, mugikortasun, matrikulazio eta mantenu gastuak ordaintzeko balio ahal izango dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan