Eu

“Baliabideak optimizatu behar dira elkarlanaren eta turismo-eragileen laguntzaren bidez" azaldu du Harkaitz Millánek ITB Azokan

2017.eko martxoak 09

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko kideek hainbat topaketa eta bilera egin dituzte gaur sektoreko profesionalekin turismoa sustatzeko ekintzak koordinatu eta optimizatzeko.

Azokaren bigarren egunean “oso probetxugarria izaten ari da enpresen, erakundeen eta Eusko Jaurlaritzaren agenda", aipatu du Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendari Harkaitz Millánek. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila Turespañaren atzerriko bulegoetako zuzendariekin elkartu da, besteak beste, Frankfurteko, Municheko eta Berlingo OETko zuzendariarekin.

Millánek gogoratu duenez, “gehiago egin behar da baliabide berberekin erakundeen arteko lankidetzaren bidez eta atzerriko bulegoekin koordinatuta jardunez”. Bulego horiek eskaintzen duten harreman eta laguntza sareari esker “optimizatzen da turismoa sustatzeko inbertsioa”, ñabartu du.

Bestalde, Harkaitz Millánek azpimarratu du Euskadik Alemaniako merkatuarekin duen konexioaren garrantzia, une hauetan konexio zuzenak dituen aldetik Frankfurt, Munich, Stuttgart, Dusseldorf eta Berlinekin, kasu batzuetan uda garaian bakarrik egoten diren arren martxan.

“Gure helburua da sustapena helmugan bultzatzen eta laguntzen jarraitzea, eta Alemaniako merkatuaren aldeko apustua egitea”, esan du amaitzeko Basquetourren zuzendariak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak