Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak, martxoaren 8aren harira, "guztion artean berdintasunezko gizartea eraikitzea" eskatu du

2017.eko martxoak 07

Gobernu Kontseiluak 50 milioi eurotik gorako inbertsioa duten bi gizarte-programa onartu du

Martxoaren 8aren harira, Eusko Jaurlaritzak berdintasun-politikekiko konpromisoa berretsi du, eta gizarte osoari eskatu dio bere jarreren, ekintzen eta erabakien bidez nork bere harri koskorra ekar dezala "guztion artean berdintasunezko gizartea eraikitzeko". Horrela adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, eta erantsi du Gobernu Kontseiluak ere Emakunderen mezuarekin bat egiten duela, "Berdintasuna nire baitan ere hasten da".

Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat eginik, Erkorekak aditzera eman du Euskadi dela Europar Batasuneko genero-berdintasunaren indizearen sailkapeneko bosgarren herrialdea, eta aurretik soilik Suedia, Finlandia, Danimarka eta Herbehereak dituela. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren iritziz behar-beharrezkoa da benetako berdintasunean “aurrera egitea”, hori baita gobernu-programaren helburuetako bat. Horrela jasotzen du, hain zuzen ere, Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen adierazpen ofizialak.

Halaber, erakunde horrek bi gizarte-programa onartu ditu gaur, 50 milioi euro baino gehiagoko inbertsioarekin: zehazki, 27,5 milioi seme-alaben jaiotzaren ondoriozko laguntza ekonomikoetarako, eta 23 milioi euskal udalen Gizarte Larrialdiko Laguntzak finantzatzeko. 

Era berean, 10,8 milioi euroko gastua onartu du Euskal Autonomia Erkidegoan doako justizia finantzatzeko. Hartara, Eusko Jaurlaritzak bermatuko du kalteberatasun-egoera berezian dauden pertsona guztiek justiziara dohainik jo ahal izatea. Inbertsio horri esker, finantzatuko da, halaber, Orientazio Juridikoko Zerbitzuen funtzionamendua, hau da, espetxeetan eta Euskadiko Justizia Jauregietan egiten den zerbitzua, prozesu judizialaren aurreko doako orientazioa eta aholkularitza eskaintzen duena.

GOBERNUKO 100 EGUNEN BALANTZEA

Bestalde, Gobernu Kontseiluak balantze “positiboa” egin du gobernuko lehen ehun egunen gainean, eta egiaztatu du gizartearen aurrean hartutako konpromisoak “erabat bete” direla.  Erkorekak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Gobernu Akordioaren lau ardatz nagusiak bete ditu, lau esparru hauetan biltzen direnak: ekonomikoa, soziala, elkarbizitza eta autogobernua. Autogobernuko txostena zein Memoriaren eta Elkarbizitzaren txostena eratu dira, eta abian dira.

Hurrengo erronka handia izango da Enplegu eta Ekonomia Suspertzearen Aldeko Esparru Akordioa onartzea. 8.600 milioi euroko konpromisoa du 2020. urtera arte. "Eusko Jaurlaritzak konpromiso argia du egonkortasuna, akordioa eta parte-hartzearen alde egiten duen gobernatzeko moduarekin; gaur egungo une politikoak, instituzionalak, ekonomikoak eta sozialak behartuta, integrazio-ahalegin berezia egin behar dugu”, adierazi du.

ETBKO PROGRAMA

Bestalde, hedabideek ETB-1eko “Euskalduna Naiz, eta Zu?” programari buruz galdetuta, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak erantzun du "funtsezkoa dela" EiTBk barkamena eskatu duela eta hitz eman duela barne-kontroleko mekanismoak areagotuko dituela horrelakoak berriro gerta ez daitezen. Era berean, adierazi du Eusko Legebiltzarrean euskal irrati-telebistako eredua aztertzeko txostena eratuko dela.

2017-03-07 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AuziaEuskaraz
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak posible egingo du 2017an 25.000 pertsonak doako #justizia baliatu ahal izatea ➡ https://t.co/XpE9TEr5N1

  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 416.000 euro onartu ditu arte plastiko eta ikusizkoen eremua sustatzeko https://t.co/scnmc1hVsJ

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 416.000 euro onartu ditu arte plastiko eta ikusizkoen eremua sustatzeko https://t.co/ifVm7vxN6o

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Eusko Jaurlaritzak 416.000 euro onartu ditu arte plastiko eta ikusizkoen eremua sustatzeko ➡ https://t.co/vin8pKpQ9V

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Eusko Jaurlaritzak 416.000 euro onartu ditu arte plastiko eta ikusizkoen eremua sustatzeko ➡ https://t.co/qSo1mXXnPD

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros asuntos Programas sociales, Balance 100 días, Programa ETB https://t.co/4v9urIfrW9 https://t.co/z9z9z1QFwB

    [3] Otros asuntos …

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    [2] Asunto principal Llamamiento con motivo del #8marzo a construir entre todos y todas una sociedad igualitaria https://t.co/4v9urIfrW9

  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros asuntos Programas sociales, Balance 100 días, Programa ETB https://t.co/P1JECF4t3c https://t.co/0C4lC8Tfq6

    [3] Otros asuntos …

  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    [2] Asunto principal Llamamiento con motivo del #8marzo a construir entre todos y todas una sociedad igualitaria https://t.co/P1JECF4t3c

  • @EgazTxorierri
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Con motivo del 8 de marzo, el Gobierno vasco llama a construir una "sociedad igualitaria" #igualdad https://t.co/rZiXiocdba

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)