Eu

Euskadi Akitaniarekin batera ari da lantzen Europarekiko trenbide bidezko lotura

2017.eko martxoak 06
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Arantxa Tapia sailburuak Akitania Berriko presidenteordearekin, Renaud Lagraverekin bilera egin du mugaz gaindiko trenbide proiektuak lantzeko
  • Euskotrenen Hendaiako geltokiaren eraberritzearen eraikitze proiektua azken fasean dago, alde administratiboek aurrera egiteko zain
  • Azterlan juridiko-teknikoa eta eskaerei dagozkien azterketak abiatuko dira hirugarren erreia eta euskal Ya erabilgarri daudenean Baiona-Donostia eta Bilbo-Bordele zerbitzuak eman ahal izateko
  • Bi ordezkaritzek merkantzietarako tren autobidearen aldeko apustua egin dute Jundizeko terminalaren inguruko konpromisoa berretsiz
  • Euskal ordezkaritzak Bordeleko geltokian abiadura handiaren iritsierarako eginiko eraberritze lanak ikusi ditu
  • Agintariek 2017ko uztailean Hendaia/Irunera iritsiko diren Paris-Tours-Bordele abiadura handiko linea berrian erabiliko diren TGVko unitateetako bat ezagutu dute.

Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako sailburua, Antonio Aiz Garraioetako sailburuordearekin eta Imanol Leza Euskotreneko zuzendari nagusiarekin batera Burdeosen izan da, Euskadi eta Europa lotuko dituen konexioaren proiektua landu eta aurrera pausoak emateko.

Espainiako Sustapen Ministerioarekin joan den astean Gasteiz, Bilbo eta Donostiako sarrera eta geltokietako akordioen ostean, Tapia sailburuak gertutik ezagutu nahi izan ditu Bordeleko trenbide eremua eta SNCF geltokia eraberritzeko egin diren lanak.

Euskadik lehentasunezko helburu du Europarekiko konexioa eta oso gertutik ari da jarraitzen Frantzian ematen ari den aurrerapauso bakoitza. Uztailean Tours eta Bordele artean 300 kilometroko bidea abiadura handian egingo duen zerbitzua jarriko da martxan eta Hendaia-Paris lau ordu eta erdian egiteko aukera baliatuko da.

Tapiak gainera Paris-Tours-Bordele lineako TGVk erabiliko duen tren berria ezagutzeko aukera izan du. Tren horiek ohiko trenbidetik Hendaia/Irunera iritsiko dira 2017ko uztailean. Ohiko trenbidearen egokitzapenak, hirugarren ariaren bidez, Euskadi eta Europaren arteko konexioa 2019ra aurreratzeko aukera emango du, Donostia eta Paris arteko konexio zuzenak ahalbidetuz.

Tapia sailburuak Renaud Lagrave Akitania Berriko presidentearekin bilera egin du eta mugaz gaindiko trenbide proiektuak izan dituzte mintzagai. Bi aldeak interoperabilidadearen alorrean aurrerapausoak emateko lanari ekin diote.

Linea berrien proiektuak: Tours – Bordele, Euskal Y-a

Akitania Berria eta Euskadi Korridore Atlantikoan daude, Europako Batzordeak Europan zeharreko garraio-sarean (TEN-T) lehentasunezkotzat jotako korridoreetako batean. Ardatz hori da, Europa egituratzen duen aldetik, ahalik eta eperik laburrenean eraikitzea edo eskatutako estandarretara moldatzea ahalbidetzen duten Europar Batasuneko funtsak jasotzen dituen azpiegituretako bat. 

Hortxe sartzen dira Euskal Y-a; Astigarraga–Hendaia hirugarren erraila, Euskadi eta Europa UIC zabaleran lotzeko aukera emango duena hegoaldearen isolamendua hautsiz; Tours–Bordele, aurtengo uztailaren 2an zerbitzuan jarriko dena; Bordele–Akize, onura publikokoa aitortzeko prozesuan dagoena; eta Akize–Euskal Y-a konexioa. Bi gobernuek berretsi dute ahalik eta eperik laburrean zerbitzuan jartzearen alde egindako apustu argia.

Tren-autobidea.Jundizeko terminala

Trenbide Korridore Atlantikoa ez da bidaiarientzat bakarrik. Euskal Y-a bidaiari/merkantzien trafiko mistorako diseinatu da, eta merkantzien trafikoa trenbidera eramateak gure autobide-sareetako trafikoa arintzen lagunduko du.

Tren Autobide Atlantikoa garatzeko erabakia Frantziako eta Espainiako gobernuek hartu zuten 2015eko urrian Bordelen sinatutako protokolo baten bitartez. Ekitaldi hartan Akitania Berriko gobernua eta Eusko Jaurlaritza ere izan ziren. Autobide hori kamioien erdi-atoiak trenbidez Dourgesetik (Lilletik hurbil) Jundizeko terminaleraino garraiatzeko pentsatu zen, horretarako berariaz diseinatutako merkantzia trenak erabiliz

Lagrave presidenteordeak eta Tapia sailburuak proiektuan egindako aurrerapena aztertu dute, eta Jundizen egitekoa den terminalaren proiektuaren aldeko konpromisoa berretsi dute.

Hendaiako geltokia

ETS-Euskotrenen (Topoa) Hendaiako geltokiak 700.000 erabiltzaile izaten ditu urtean, eta bolumen horrek eskatzen du instalazioak hobetzea, gaur egun ez baitituzte gutxieneko irisgarritasun-baldintzak betetzen. Eusko Jaurlaritzak, beraz, ETSren eta Euskotrenen bitartez, hartuta du zerbitzuak eskatzen duen mailako terminal bat izan ahal izateko konpromisoa. Eraikuntza-proiektua ia amaituta dago

Bi agintariek azkendu dituzte proiektuari buruzko xehetasunak, batez ere SNCFrekin laster egingo duten bilerari begira. Bilera horren helburua lanak egin ahal izateko hainbat alderdi administratibo desblokeatzea da. Hendaiako geltoki berria, beraz, laster eginda izatea espero da.

 

Euskal Y-a eta Astigarraga–Hendaia hirugarren erraila martxan jarri ondorenerako trenbide-zerbitzuen proiektuak

Korridore Atlantikoaren baitan egoteak, batetik, Europako lehentasunezko ardatz batean egoteaz baliatzea esan nahi du, eta, bestetik, trenbideko garraio-zerbitzu berriak garatzea bi lurraldeetako eta Euskadiren eta Akitania Berriaren arteko barruko mugikortasuna hobetzeko.

Ikuspegi horrekin, eta Eusko Jaurlaritzak eskatuta, ari da Euroeskualdea bi proiektu lantzen, 2014-2020 aldirako INTERREG V (POCTEFA) programaren helburu nagusiaren baitan, eta Europako funtsetatik aurrekontuaren % 65eko laguntza jaso dute.

Proiektu horietako bat mugaz gaindiko tren-zerbitzuei buruzko azterlan juridiko teknikoa da. Azterlan horren helburua da, behin hirugarren erraila eta Euskal Y-a martxan jartzen direnean, esate baterako, Baiona eta Donostia, Bilbo eta Bordele artean trenak zerbitzuan jarri ahal izateko kontuan hartu beharreko alderdi guztiak aztertzea.

Bigarrena eskaerari buruzko azterlan bat da, eta Bilbo–Gasteiz–Donostia–Baiona–Bordele eta Euskal Ya–Nafarroa konexioa hartuko ditu bere baitan, eta ardatz horretan eskainiko liratekeen zerbitzuen eta trafikoen espektatiben analisi eguneratua izateko aukera emango du.

Passbask eta Passeusk txartel konbinatuak

Lurraldeen arteko interoperabilidadeak lehentasun osoa du bi gobernuentzat, bai eta Nafarroako Gobernuarentzat ere.

Euskotrenek, beraz, SNCFrekin eta Autocars 64rekin lankidetzan, hainbat txartel konbinatu jarri ditu martxan Baiona eta Topoaren arteko bidaietarako Passbask txartelaren kasuan (Euskoteren–SNCF) eta  Baiona/Maule/Ataratze/Hazparne/Ezpeleta eta Topoaren arteko bidaietarako Passeusk txartelaren kasuan (Euskoten–Autocars 64).

Arlo honetan emandako aurrerapausoen nahiz era horretako txartelak hedatzeko plan berrien analisi positiboa egin da, bai SNCFrekin bai Iparralden diharduten errepideko zerbitzu-sare publikoekin.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko martxoak 07

    ¿Por qué no está la bandera de España junto a la Vasca y Navarra?

  • @Julenbere
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Euskadi trabaja con Aquitania la conexión ferroviaria con Europa https://t.co/6h1bC49O75 https://t.co/Uca9citeRh

  • @al_rousset
    2017.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Euskadi trabaja con Aquitania la conexión ferroviaria con Europa https://t.co/6h1bC49O75 https://t.co/Uca9citeRh

  • @renaudlagrave
    2017.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Euskadi trabaja con Aquitania la conexión ferroviaria con Europa https://t.co/6h1bC49O75 https://t.co/Uca9citeRh

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskadi trabaja con Aquitania la conexión ferroviaria con Europa https://t.co/XDaAiKSxYp https://t.co/yRrjZ9NIDV

    Euskadi trabaja con Aqu…

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskadi Akitaniarekin batera ari da lantzen Europarekiko trenbide bidezko lotura https://t.co/6MMY9hUiby https://t.co/SdZNo8iQsl

    Euskadi…

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Renaud Lagrave