Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

“Euskadiren aberastasun gastronomikoa Miniature gisako biltzarren bidez nabarmentzen da” adierazi du Isabel Muelak

2017-03-06

Isabel Muela Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak gaur ireki du Miniature Pintxos Congress 2017 biltzarra. Eusko Jaurlaritza biltzar horren babeslea da.Biltzar horretan 300 profesional baino gehiago bilduko da.

Sailburuordeak nabarmendu du garrantzi handia duela ezaugarri horiek dituen biltzar batek, “turismoa erakartzeko ahalmen handia baitu eta Euskadi eta ostalaritzaren sektorea nabarmentzen duen elementua baita”. Horrez gain, Muelak aditzera eman du biltzarrak nazioarteko izaera duela atzerriko sukaldarien presentziarekin.

Sailburuordeak argitu du ekitaldi horren babesa Euskadiren aberastasun gastronomikoa nabarmentzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Sailaren estrategiaren barruan sartzen dela, gure turismoaren bestelakotasunaren ezaugarria den aldetik. “Gastronomiak, turismoa indartzeaz eta dibertsifikatzeaz gain, eta turismoa urtaro jakin batera muga ez dadin laguntzeaz gain, ageriko eragina du tokiko garapen ekonomikoan”.

Sailburuordeak argitu du turismo gastronomikoari eta ostalaritzari ematen zaion bultzada sendotu egiten dela nazioarteko azoka espezializatuetara joaten, honen moduko biltzarrak laguntzen eta babesten, edo turismo-preskiptoreek eta prentsa espezializatuak gure eskaintza gastronomikoa ezagutzeko antolatzen diren bidaiak bultzatzen eta babesten, besteak beste. “Gastronomia, dagoeneko, gure hazkunde iraunkorraren zutabeetako bat da, eta kalitateko turismoa finkatzen laguntzen du” ondorioztatu du Isabel Muelak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)