Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

192.000 euro enpresetan ikertzaileak kontratatu eta prestatzeko (2010-11-02(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 02

Gaur, Jaurlaritzaren Kontseiluak 192.456 euroko partida bat onartu du Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak kudeatzen duen eta ikertzaileen mugigarritasunarekin loturiko Ikertu programarako. Programa horren bidez enpresetako jakintza-kapitala eta giza kapitala sustatu nahi dira.

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira, eta enpresen lehiakortasuna indartzea dute xede. Euskal enpresei bideratuta daude eta, bereziki, oinarri teknologikoa duten enpresa berriei eta ETEei. Doktorego-tesiaren azkeneko fasean dauden ikertzaileen prestakuntzarako laguntzak berritzeko eskaerak ere barnean hartzen dira.

Ikertu programa premia jakin bati erantzuteko sortu zen; hain zuzen ere, Euskadiko enpresa-sarean ikertzaileen eta teknologoen kopurua handitzeko premiari, horrekin batera, giza kapitala etengabe gaitu eta kualifikatzeko programa integralak eta asmo handikoak ezarriz.

Ikertu programaren barruan hainbat jardun garatzen dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman balio erantsi handiko giza kapitala txertatzeko. Adibidez, enpresan doktorego-tesiak egiteko laguntzak ematen dira, unibertsitatearen eta enpresen arteko hurbilketa sustatuz. Enpresen I+G+Ba ere babesten da, teknologoak eta ikertzaileak kontratatuta

Iruzkin bat
  • @tecnalia
    2012.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    Inaki San Sebastián, Dtor. Gral. Adjunto de TECNALIA, en la clausura del Congreso #AALSummit 2012. Todo un éxito! http://t.co/nELTU7J0

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan