Eu

Artolazabal: “Hartukizunen ezagutza zehatza ahalbidetuko duten elkarreragingarritasun-bide berriak jorratu nahi ditugu Gizarte Segurantzarekin, enpleguaren euskal zerbitzua hobeto kudeatu ahal izateko"

2017.eko martxoak 03
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran
  • “Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Sistemak bere ekarpena egiten die justizia sozialari, kohesioari eta integrazioari, giza garapenari eta gizarte aurreratu baten adierazleei”

 

VG 17 03 03

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek gaur goizean adierazi du bere saila lanean ari dela “elkarreragingarritasun-bide berriak jorratzeko, bereziki Gizarte Segurantzarekin, pertsona bakoitzaren hartukizunen egoera zehaztasunez ezagutzea bermatu eta ziurtatzeko, hain zuzen ere, euskal enplegu zerbitzua hobeto kudeatu ahal izan dezagun”.

 

Legebiltzarrean egindako esku-hartzean, Artolazabalek administrazio zentralari buruz esan du “hain kezkatuta badaude Lanbideren kudeaketarekin, Gizarte Segurantzak elkarreragingarritasun hori ahalbidetzearen alde egin dezakete lan”.

 

Bestalde, gogoratu du “Lanbiden administrazio publiko ezberdinekin elkarreragiteko sistema ugari inplementatu” direla, “hain zuzen ere, kudeaketa hobetu eta iruzurra kontrolatzeko; eta, bereziki, Estatuko Administrazioarekin, kontuan hartu behar baita  katastroari, IEZ epigrafeei, errolda indibidualari, Polizia Nazionalaren Zuzendaritza Nagusira egindako identitate-kontsultei, etxe-erroldari, prestazioei, Estatuko enplegu-zerbitzuaren enpleguari buruzko datuei eta errolda historikoari lotutako milioi eta erdi transakzio elektronikotik gora egin direla”.

 

“Euskadiko administrazioekin milioi erdi informazio-truke egin dira. Guztira: bi milioi informazio-transmisio egin ditu Lanbidek”, Artolazabal sailburuaren esanetan, eta azaldu duenez, “zerbitzu hau eta beste batzuk egunez egun hobetzeko zeregin horren baitan, iruzurraren aurkako borrokan ari da bere emaitzak ematen Lanbidek Ertzaintzarekin egindako hitzarmena”.  

 

Integrazioa

“Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Sistemak ekarpen ikaragarria egiten die justizia sozialari, kohesioari eta integrazioari, giza garapenari eta gizarte aurreratu baten adierazleei, eta inor ez du atzean uzten”, adierazi du Artolazabalek.

 

Gaur egun, gizarteratzeko errenten lau titularretatik bat, % 24,6, alegia, pentsioduna da; titularren % 27,6 atzerritarrak; inolako diru-sarrerarik ez duten familia-unitateetara 36.583 euro bideratzen dira, kopuru osoaren % 51,6; eta DSBEn dauden osagarrien egoerari dagokionez, honako hau zen banaketa 2016ko uztailean: 9.909 pertsonek zuten guraso bakarreko unitateen osagarria (% 15,2), eta 29.964 pertsonek EPO.

 

“Datu horiek zer adierazten duten jabetu behar dugu, eta horren arabera jardun behar dugu. Diru-sarrerak bermatzeko gure sistemaren prestazioak dira arrisku-egoera larrienean dauden biztanle-taldeetara bide zuzenenetik iristen direnak: DSBE/EPO/GLL gastuaren % 96,6 iristen da kolektibo horietara. Estatuak pentsioetara bideratzen duen gastuaren ehuneko handi bat (% 83,2) eta langabeziara eta bestelako gizarte-politiketara bideratzen duenaren beste zati handi bat –%63,4–, ongizate-egoeran dauden, inolako arrisku erlazionaturik ez duten, taldeetara bideratzen dira”, ñabartu du Euskadiko enpleguaren eta gizarte-politiken arduradun nagusi denak.  

 

Estatuaren mugak

Artolazabalen esanetan, “hain zuzen ere, Estatuko babes-sistema orokorraren mugek ematen diote zentzu soziala diru-sarrerak bermatzeko Euskadiko sistemari. Honek benetako pobrezia-egoeran dagoen biztanleriaren diru-sarreren % 41,7 jartzen du.    Ekarpen hori Estatuko babes-sistema orokorretik iristen diren diru-sarrera guztiei (pentsioak, langabezia eta beste batzuk) dagokien % 23,2aren ia bikoitza da. Horri eransten badiogu Euskadin 2017ko ekitaldirako DSBEren eta EPOren kontu-sailetan aurreikusitako 30 milioi euroko gehikuntza, egiaztatuko dugu Eusko Jaurlaritzak hartu dituela neurriak pentsiorik txikienei duintasuna emateko".

 

Euskadiko erakundeek bere gain hartu behar dute Autonomia Estatutuaren arabera dagokien eskumena, eta Gizarte Segurantzaren batasunaren printzipioaren baitan, elkartasuna bermatuz eta Estatuko erakundeekin hitzarmenak izenpetuz egin behar du, bosgarren xedapen iragankorrean jartzen duen bezala. Eskualdaketa hori Kontzertu Ekonomikoaren bitartez egin daiteke bateragarri. Artolazabal sailburuak proposatu du, beraz, “Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa asumitzea bere izaera unitarioaren baitan eta elkartasun-printzipioa errespetatuz. Eta hori guztia hitzarmen baten bidez egin behar da, Estatutuaren bosgarren xedapen gehigarrian jartzen duen bezala”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak