Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

SPRI, EEE eta Basquetour erakundeetako zuzendaritza-karguen kopurua gutxitu da (2010-11-02(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010-11-02

Dekretua, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako sozietate publikoetako zuzendarien zerrenda onartzeko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren mendeko sozietate publikoetako zuzendaritza-karguen Dekretuaren eguneratzea (2007ko urriaren 23an izan zen azken aldaketa).

Goi-karguen kopurua zazpira murriztu da, eta honako zuzendari hauek izango ditu aurrerantzean SPRI Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren, EEE Energiaren Euskal Erakundearen eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren egiturak:

1. SPRI: zuzendari nagusia.
2. Sprilur: zuzendari nagusia.
3. EEE: zuzendari nagusia.
4. Euskadiko Hidrokarburoen Sozietatea: zuzendari nagusia.
5. Parke Teknologikoa: Parke Sarearen presidentea.
6. Euskadiko Arrisku Kapitaleko Kudeaketa: zuzendari nagusia.
7. Basquetour: zuzendari nagusia.

Aurreko dekretuarekin alderatuta, zuzendaritza-karguen kopuru handi samarrari eman zaio baja, batez ere SPRI taldean, erakundearen plantilla berregituratu egin baita. Horrela, honako kargu hauek desagertu dira:

-SPRI: Berrikuntzako zuzendari nagusia.
-SPRI: Nazioartekotzeko zuzendari nagusia.
-SPRI: Enpresa Sustapeneko zuzendari nagusia.
-Deba Beheko Industrialdea: gerentea.
-Aiara Araneko Industrialdea: gerentea.
-Deba Goieneko Industrialdea: gerentea.
-Elorrioko Industrialdea: gerentea.
-Goierri Beheko Industrialdea: gerentea.
-Mallabiako Industrialdea: gerentea.
-Tolosaldeko apattaerreka Industria Lurra: gerentea.
-Zamudio Enpresa Zentroa: gerentea.
-Busturialdeko Industrialdea: gerentea.
-Abanto Zierbenako Industrialdea: gerentea.
-Parke Teknologikoa: Bizkaiko Parke Teknologikoko zuzendaria.
- Donostiako Parke Teknologikoa: Donostiako Parke Teknologikoko zuzendaria.
- Arabako Parke Teknologikoa: Arabako Parke Teknologikoko zuzendaria.

Iruzkin bat
  • @svetef
    2010-11-02

    Comentario de Twitter:
    Me parece estupendo! Goberno Vasco reduce los altos cargos http://bit.ly/aJ2Glq

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan