Berriak Osasuna
Eu

ELA sindikatuak Euskal Osasun Sistemaren inguruan egindako akusazioei eta “negoziazioa utziko duen” iragarkiari erantzuna

2017.eko martxoak 03

ELA sindikatuak Euskal Osasun Sistemaren inguruan egindako akusazioei eta “negoziazioa utziko duen” iragarkiari erantzuteko hau adierazi nahi dugu Osasun Sailak eta Osakidetzak: 

 

1)    Berriro ere deitoratu nahi dugu ELA sindikatuaren etengabeko bertan behera uztearen estrategia, jarrera horrek ez baitu inola ere errazten Osakidetzako langileek eta, oro har, gizarteak merezi duten elkarrizketa eta akordioa. 

 

2)     Osakidetzak prest du gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoko txostena, eta laster aurkeztuko zaie sindikatuei, horiek azter eta berrikus dezaten

 

3)    ELA sindikatuak badaki Osakidetzako aldi baterako kontratazioa lege-arauen arabera egiten dela eta kontratazio-zerrendak zorroztasunez jarraitzen direla kontratazioak egitean; badaki kontratazioak eskaini zaizkiela aldi baterako ezintasuneko egoeran dauden emakumeei, haurdunaldiko arriskuen ondorioz bajako egoeran dauden emakumeei edo amatasun-bajako egoeran dauden emakumeei. Kontratazio horiek lehen unetik gauzatu dira, nahiz eta zerbitzuan benetan lanean hasi ez diren —bajako egoera amaitu ondoren hasi dira lanean—.Erantsi behar da onartu ezean, langile horri ez zaiola inolako penalizaziorik aplikatzen, eta justifikatuta geratzen dela prestazioak iraun bitartean. 

 

4)    Proiektu hau gauzatzearen alde ahaleginak egitea eskatzen diogu ELA sindikatuari, eta, horretarako, Osakidetzan lan egiten duten emakumeen eta gizonen interesak haien interesen aurretik jartzea eta Euskal Osasun Sistemaren izen ona zapuzteko obsesioren aurretik jartzea. Eskatu nahi diogu etengabe bertan behera uzteko jarrera hori ahaztea eta beste negoziazio-prozesu batean parte hartzea, eta laster deituko den Berdintasun Batzordearen hurrengo bilerara bertaratzea, bertan aztertuko baitira Berdintasun Plana egiteko aurretiazko diagnostikoko txostenean jaso diren ildoak. Izan ere, ELAk eta gainerako sindikatuek bilera horretan parte hartzeko gonbidapena jasoko dute, egin nahi dituzten ekarpenak egin ahal izan ditzaten.  

 

Vitoria-Gasteizen, 2017ko martxoaren 3an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau