Berriak Osasuna
Eu

Joint Action Chrodis ekimen europarraren azken biltzarra Bruselan. Euskadi, Europako erakundeekin elkarlanean, gaixotasun kronikoei buruzko jardunbide egokien plana diseinatzen

2017.eko martxoak 03

 

  • Elkarlan europar nabarmen batek Europako 70etik gora kide eta laguntzaile elkartu ditu 
  • Europar Batasuneko estatuen artean, gaixotasun kronikoen gaineko jardunbide egokiei buruzko estrategia identifikatu, trukatu eta sakabanatzen lagundu du Euskadik 
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ikerketa Berrikuntzako zuzendari María Aguirre, ekimen horren azken biltzarrera bertaratuko da, europar lankidetza horren emaitzak nola erabili eta zabalduko diren aztertzeko.

 

Europako Batzordearekin batera finantzatutako Joint Action Chrodis (JA-Chrodis) europar ekimenean parte hartu du Euskadik. Ekimen horren helburua, Europar Batasuneko estatuen artean gaixotasun kronikoen gaineko jardunbide egokiak identifikatu, balidatu, trukatu eta sakabanatzea da, eta, halaber, tokiko, eskualdeko eta estatuko mugetan zehar horiek erabil daitezen erraztea. 

JA-Chrodis ekimenak 70etik gora kide eta laguntzaile elkartu ditu, hala nola, Europako 25 herrialdetako osasun-zentroetakoak, estatuetako eta eskualdeetako osasun-zerbitzuetakoak eta ikerketa-erakundetakoak,  osasuna sustatzeko eta lehen arretan prebenitzeko asmoz, baita diabetesa eta  multimorbilitatearen baldintza kronikoak kudeatzeko ere. 

Otsailaren 27an eta 28an, JA-Chrodis-ek azken biltzarra egin du Bruselan. Biltzarraren lehenengo egunean, garatutako lana eta lortutako emaitzak izan dira aztergai, eta Europako lankidetza horren emaitzak erabili eta zabaltzeko  modua aztertu da. Bigarren egunean -zeinean Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ikerketa Berrikuntzako zuzendari María Aguirrek partu hartu duen-, gaixotasun kronikoen erronka eta Europan zehar osasun-politikak sustatzeko modua izan dira hizpide. 

Saioetan, hainbat gairi ekin zaio, hala nola, osasun-sistemen jasangarritasunari, gaixotasun kronikoen erronkari ekiteko politiken legegileen eta garatzaileen zereginari eta gizartearen zahartzeari. 

Berrikuntza + ikerketa + osasuna Eusko Fundazioaren (BIOEF) eta Osakidetzaren bidez parte hartu du Euskadik Chrodis ekimenean, multimorbilitatearen arloan: pazientea xede duten arreta osoko programak aztertu dira, osasun-sistemen beharrak zein diren jakiteko eta multimorbilitatea duten pazienteen arreta-eredu posibleen gainean aholku emateko, emaitzak, kostua-eraginkortasuna, aplikagarritasuna eta erreplikabilitatea kontuan hartuta. Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Osasun Erakunde Integratuak (OEI), Europako beste herrialdeetako erakunde batzuekin batera, diabetesa eta beste baldintza kroniko batzuk dituen paziente baten kasuari ekin dio. 

Baterako lan horren emaitza gisa, JA-Chrodis-ek multimorbilitatea duten pazienteei arreta-eredua aplikatzeari buruzko txosten bat egin du, eta ezagutza trukatzeko plataforma bat eta jardunbide egokien gordailua sortu dira. Euskal erakundeek egin duten lanen ondorioz, bi artikulu eta multimorbilitatea duten pazienteen kasuen kudeatzailea trebatu eta prestatzeko txosten bat egin dira. 

Euskal Osasun Sistemak Europan duen kokapena, Jaurlaritzako Osasun Saila ikerketa eta berrikuntzaren alde egiten ari den apustuari gehitzen zaio, besteak beste. Izan ere, ikerketa eta berrikuntza, hobekuntza eta lehiakortasunaren eragile dira, Osasun Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia 2020 delakoan eta legegintzaldiaren ildo estrategikoetan jaso denez. 

 

Bilbo, 2017ko martxoaren 3an

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2017.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Joint Action Chrodis ekimen europarraren azken biltzarra Bruselan. Euskadi, Europako erakundeekin elkarlane…https://t.co/nxP1Tdsakj

Komunikabideek behera kargatzeko