Berriak Segurtasuna

Abian jarri zela sei urte pasa direnean, erreskateko garabi-zerbitzuak urte honetan euskal errepideetan gertatutako 570 gorabeheratan lagundu du

2017-03-03

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak kalkulatu du 1.368 kilometro auto-ilara saihestu dela

Sei urte dira ibilgailuak A-8 errepidetik berehala kentzeko garabi arinen laguntza-zerbitzua abian jarri zela, eta urte honetan 568 gorabeheratan esku hartu du (263 istripu eta 305 matxura). 568 kasu horietatik 228 kasutan, gidariek ezin izan zuten haien ibilgailua bazterbidera eraman. Gisa horretako gorabehera batek batez beste sei kilometrora arteko auto-ilarak sortzen dituenez gero, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bultzatuko zerbitzu horrek 1.368 kilometro auto-ilara saihestu du aurten (228 gorabehera bider 6 kilometro).

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritza euskal errepideetako segurtasunaz kezkatzeaz gain, zirkulazioa ahalik eta arinena eta erosoena izan dadin saiatzen gara; hori dela eta, mantentzen dugu hain emaitza positiboa ematen ari zaigun zerbitzu hau” adierazi du Sonia Díaz de Corcuera Ruíz de Oña Trafikoko zuzendariak.

Duela 6 urte zerbitzua abian jarri zenetik, garabiek 3.095 aldiz esku hartu dute. Lehen urtean matxuren ondoriozko zerbitzuak jardun guztien % 50 izan ziren, bigarren urtean jardun guztien % 59, hirugarren urtean jardun guztien % 59,5, laugarren urtean jardun guztien % 59, bosgarren urtean jardun guztien % 55 eta azken urte honetan jardun guztien % 53,7.

Garabiak —guztira lau— A-8 errepidean 110 puntu kilometrikoaren (Basauri) eta 139 puntu kilometrikoaren artean (Kantabriako muga) kokatzen dira, A-8 errepideko tarte horretan eta tarte horretako sarbideetan, bi noranzkoetan, gorabeheraren bat izan duten autoak erreskatatzeko. Garabien kokalekua aurrez zehazten du Trafiko Zuzendaritzak, Ertzaintzarekin adostuta. Bi noranzkoetan errepide-tarte handiak hartzen dituzten puntu estrategikoak dira. Erreskate-garabi batek, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik mobilizatzeko abisua jasotzen duenetik zerbitzua egin behar duen puntura iristen den arte, batez beste 12 minutu behar ditu.

Zerbitzu horren ohiko ordutegia goizez 7:30etik 9:30era eta arratsaldez 17:30etik 19:30era izaten da, astelehenetik ostiralera. Nolanahi ere, ordutegi hori malgua da eta urte-sasoiaren arabera alda daiteke, istripuen datu estatistikoen arabera. Ezbeharra izan duten autoak zerbitzuaren enpresa esleipendunaren instalazioetara eramaten dira, eta bertara jo beharko du ibilgailuaren laguntza-zerbitzu partikularreko garabiak.

3 iruzkin
  • @Open_Govern
    2017-03-03

    Comentario de Twitter:
    Erreskateko garabi-zerbitzuak urte honetan euskal errepideetan gertatutako 570 gorabeheratan lagundu du https://t.co/BGEpkDH92b

  • @AzalgorriBilbao
    2017-03-03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Erreskateko garabi-zerbitzuak urte honetan euskal errepideetan gertatutako 570 gorabeheratan lagundu du ➡ https://t.co/xyiiFsbASM

  • @ConsejeroD7
    2017-03-03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Erreskateko garabi-zerbitzuak urte honetan euskal errepideetan gertatutako 570 gorabeheratan lagundu du ➡ https://t.co/LGZnQEgOGJ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)