Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak nabarmendu duenez sendo ageri da Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdea Europaren aurrean

2017.eko martxoak 06
  • Euroeskualdeak Bordelen egin duen Batzarrean parte hartu du Urkulluk, non urte honetarako aurreikusitako jarduketak aztertu baitiren
  • Euroeskualdeak Abiadura Handiaren ezarpena, mugaz haraindiko enplegua eta garapen kulturala eta lingustikoa bultzatzen jarraituko du
  • Hau izan da Nafarroa Euroeskualdearen kide ofizial gisa bertaratu den aurreneko batzarra

Gaur goizean, Iñigo Urkullu Lehendakariak Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdeak Bordelen izan duen batzarrean parte hartu du. Nafarroak Euroeskualdeko kide gisa ofizialki parte hartzen duen aurreneko batzarra izan da. Akitania Berriko Lehendakari Alain Rousset eta Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos ere bertaratu dira batzarrera, dagozkien ordezkaritzen buruan.

Lehendakariarekin batera bidaiatu dira Bordelera Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua, Arantxa Tapia, Hezkuntza Sailburua, Cristina Uriarte Toledo, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua, Alfredo Retortillo, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, María Ángeles Elorza eta Europako Gaien Zuzendaria, Mikel Antón.

Lehendakariak adierazi duenez, etapa berri bati eman zaio hasiera Nafarroa Euroeskualdean sartzean, bere iritziz irmotu egiten baita Euroeskualdearen sendotasun instituzionala, osatu egiten da mugaz haraindiko lankidetza, eta handitu egiten da elkarrizketa Estatuen eta Europar Batasunaren aurrean. “Eraginkortasun handiagoaz eta emaitzen etorkizun hobeaz ari gara”, esan du.

Euroeskualdearen helburu estrategiko gisa, Lehendakariak nabarmendu ditu Abiadura Handia ezartzea eta hiru lurraldeen arteko trenbide-konexioa, mugaz haraindiko enplegua bultzatzea, eta garapen kulturala eta linguistikoa.

2017rako jarduketa-plana

Bordeleko Batzarrean 2017rako aurreikusitako ekintzak aztertu dira, Euroeskualdeak zehaztutako lehentasunezko ardatzak kontuan hartuta.

Hala, aurten, Euroeskualdeak aurreikusita du Irakaslegaiak AEN proiektua abian jartzea. Programa honen bidez bekak emango dira, guztira 660.000 eurokoak, Euroeskualdeko unibertsitate publikoetako Maisutzako ikasleek euskaraz eta okzitanieraz irakatsi ahal izan dezaten Frantziako hezkuntza-sistemako eskola publikoetan.

Era berean, ikasleen mugikortasuna bultzatzen jarraituko da, eta horretarako Euroeskualdeko Eramus-en bigarren edizioaren deialdia egingo da, Erasmus beken osagarri, eta Euroeskualdeko beken kopurua bikoizten saiatuko da. Doktoretzako ikasleengana ere zabalduko da onura hau.

Enpleguari dagokionez, proiektu bat eramango da aurrera (lurralde-lankidetzarako europar funtsek kofinantzatua), mugaz haraindiko enpleguaren diagnostikoa egiteko eta irtenbideak bilatzeko azterlan bat egitea aurreikusita duena, baita informazio-atari bat sortzea ere, langileentzat, langabeentzat eta enpresentzat.

Gainera, Euroeskualdetik Atlantikoko Korridorea bultzatuko da, hau da, bidaiarien eta merkantzien trenbide-korridorea, Atlantikoko aurrealdeko portuak barnealdearekin eta Europako gainerako lekuekin lotzen duena, lehenbailehen gauzatu ahal izan dadin. Bestalde, Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak lanean jardungo dute ahal bezain laster euren trenbide-sareak elkarlotzeko, garraio-aukera berriak zabaltzearren.

Azkenik, Euroeskualdeak proiektuetarako laguntzen bi deialdi berri egingo ditu aurten. Lehenengoak 400.000 euroko laguntzak bilduko ditu guztira, kulturarekin, hezkuntzarekin, kirolarekin, gazteriarekin eta eleaniztasunarekin lotutako proiektuetarako, eta bigarrenak –urteko bigarren seihilekorako aurreikusia– 300.000 euroko laguntzak guztira, Euroeskualdeko lankidetza estrategikoetan oinarritzen diren proiektuetarako, enpresen ezagutzaren, berrikuntzaren eta lehiakortasunaren ekonomia ardatz tematikotzat hartzen duten proiektuetarako, alegia.

Nafarroa sartu ondoren, ia 9 milioi biztanle ditu orain Euroeskualdeak. Gainera, bere aurrekontua ere handitu egingo da, aurten guztira 1.650.000 euro izateraino.

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    ErrekaldeEAJPNV: "Institucionalizar y constitucionalizar una única Euskadi,...desde el Ebro hasta el Adour" Iñigo … https://t.co/tfrNEmhm5j

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    ErrekaldeEAJPNV: "Institucionalizar y constitucionalizar una única Euskadi,...desde el Ebro hasta el Adour" Iñigo … https://t.co/IXpTLkr4PQ

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2017.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    "Institucionalizar y constitucionalizar una única Euskadi,...desde el Ebro hasta el Adour" Iñigo Urkullu 2012 https://t.co/j7B0BYlavh

  • 2017.eko martxoak 07

    ¿Por qué no está la bandera de España junto a la Navarra y Vasca?

  • 2017.eko martxoak 07

    Muchas banderas, pero falta la de España; según nuestra Constitución, cuando las CCAA utilicen sus propias banderas en actos oficiales lo deben hacer junto a la de España.

  • @djjacomenorato
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu destaca la solidez de la Eurorregión Aquitania/Euskadi/Navarra ante Europa ➡ https://t.co/1vf9ODAlhq

  • @Aquitaineuskadi
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak nabarmendu duenez sendo ageri da Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdea Europaren aurrean https://t.co/VHLdgVLgiH

  • @Aquitaineuskadi
    2017.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari destaca la solidez de la Eurorregión Aquitania/Euskadi/Navarra ante Europa https://t.co/0MlluPkHcq

  • @melitia_
    2017.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu destaca la solidez de la Eurorregión Aquitania/Euskadi/Navarra ante Europa ➡ https://t.co/1vf9ODAlhq

  • @txirene
    2017.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu destaca la solidez de la Eurorregión Aquitania/Euskadi/Navarra ante Europa ➡ https://t.co/1vf9ODAlhq

Ekitaldiko kargudunak