Eu

DBEBk hiru gida argitaratu ditu datu-babesa EBko legedi berrira egokitzeko

2017.eko martxoak 03

Helburua da euskal erakundeak hastea prozesuak egokitzen Erregelamendu Orokorrera, nahitaezkoa izango delako 2018ko maiatzaren 25etik aurrera

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu ditu hiru gida berri, euskal administrazioei zenbait jarraibide emateko poliki-poliki egokitzeko Datuak Babesteko Europako Erregelamendu berriak planteatzen dituen eskakizunetara, hain zuzen ere, 2018ko maiatzaren 25az geroztik nahitaez ezarri beharrekoa izango delako. Material hauek eskuragarri daude www.avpd.eus web-orrian, eta honako hauek dira: “Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren Gida, tratamenduaren arduradunentzat”, “Tratamenduaren arduradunen eta eragileen arteko kontratuak egiteko jarraibideak” eta “Informatzeko Eginbeharra Betetzeko Gida”.

Gasteiz, 2017ko martxoaren 2a. Datuak Babesteko Euskal Bulegoak asteon hiru dokumentu berri argitaratu ditu bere web-orrian, hainbat baliabide eta materialekin, laguntzeko erabiltzaileen datuekin lan egiten duten organismo guztiei eta euskal erakundeei ondo egokitzen Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera. Erregelamendua 2016ko maiatzaren 25ean sartu zen indarrean eta nahitaez ezarri beharrekoa izango da Europar Batasuneko herrialde guztietan 2018ko maiatzaren 25etik aurrera.

Erregelamendu berriaren xedea da datu-babesa berdina izatea Europar Batasuneko kide diren herrialde guztietan eta herritar guztientzat, eta aldaketa handia dakar konpromisoei eta betetze-ereduei dagokienez. Gomendio hauek emanda, DBEBk nahi du, trantsizio aldiak dirauen bitartean, euskal erakundeek lan egitea prozesuak Batasuneko araudi berrira egokitzeko, eta kontu batzuetan aurrea hartzeko Erregelamendu Orokorra indarrean sartzeko ezarritako datari.

Materialak euskaraz eta gaztelaniaz daude eskuragarri DBEBren web-orrian. Honako hauek dira:

  • “Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren Gida, tratamenduaren arduradunentzat”: Batasuneko legedia betetzeko kontuan hartu behar diren legezko alderdiei buruzko orientabideak ematen ditu.
  • “Tratamenduaren arduradunen eta eragileen arteko kontratuak egiteko jarraibideak”: kontratuak nola formalizatua azaltzen du argibideak emanez, Erregelamenduan jasotako betekizun guztiak bete ditzaten.
  • “Informatzeko Eginbeharra Betetzeko Gida”: herritarrei emateko euren eskubideen berri eta azaltzeko zertarako erabiliko dituzten datuak.

Gidak eskuragarri daude hemen: Gidak eta jarraibideak

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @inakiPariente
    2017.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    DBEBk hiru gida argitaratu ditu datu-babesa EBko legedi berrira egokitzeko https://t.co/xuNPsPXCM6

  • @agirreDUE
    2017.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @IosuUribe: La AVPD publica tres guías para adaptar la protección de datos a la nueva legislación de la UE https://t.co/sYHH2sckEQ

  • @Inaki_Regidor
    2017.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @IosuUribe: La AVPD publica tres guías para adaptar la protección de datos a la nueva legislación de la UE https://t.co/sYHH2sckEQ

  • @paGonzalez
    2017.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @IosuUribe: La AVPD publica tres guías para adaptar la protección de datos a la nueva legislación de la UE https://t.co/sYHH2sckEQ

  • @InmadeMiguel
    2017.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @IosuUribe: La AVPD publica tres guías para adaptar la protección de datos a la nueva legislación de la UE https://t.co/sYHH2sckEQ

  • @IosuUribe
    2017.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    La AVPD publica tres guías para adaptar la protección de datos a la nueva legislación de la UE https://t.co/sYHH2sckEQ

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Datuak Babesteko Euskal Bulegoak hiru gida argitaratu ditu datu-babesa EBko legedi berrira egokitzeko ➡ https://t.co/iV3cxrjnWa

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Datuak Babesteko Euskal Bulegoak hiru gida argitaratu ditu datu-babesa EBko legedi berrira egokitzeko ➡ https://t.co/6myFnom4Q5

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: La AVPD publica tres guías para adaptar la protección de datos a la nueva legislación de la UE ➡ https://t.co/muStzqZ7xs

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia: La AVPD publica tres guías para adaptar la protección de datos a la nueva legislación de la UE ➡ https://t.co/u5TyPGkcXW

  • @paGonzalez
    2017.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    La AVPD publica tres guías para adaptar la protección de datos a la nueva legislación #RGPD de la UE https://t.co/6AWpDxUVk2 via @irekia

Komunikabideek behera kargatzeko