Berriak Lehendakaritza
Eu

Jonan Fernándezek parte hartu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Bake eta Bizikidetzari buruz egindako bi lanen aurkezpenean

2017.eko martxoak 02

Jonan Fernández Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak gaur arratsaldean parte hartu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak bakeari eta bizikidetzari buruz egin dituen liburu bat eta dokumental bat aurkezteko ekitaldian.

Liburuan, “Gazteak eta Bakea. Iraganari buruzko hausnarketak, orainaldiko aukerak, etorkizuneko erronka izenburupean, hainbat ekarpen jaso dira, 250 gaztek hiru urtean zehar izan dituzten emozio eta esperientzietatik abiatuta. Bestalde, “Gazteon aukera: elkarbizitzaren erronka” dokumentala ere aurkeztu da. Lan hauek azken hiru urteetan Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetza Idazkaritza Nagusiarekin sinatutako hitzarmenaren baitan daude.

Donostiako San Telmo Musean izan da ekitaldia eta bertan izan dira Miren Azkarate 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarazko eta Hezkuntzako zinegotzia; eta Bizikidetza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen Zuzendari Nagusi Maribel Vaquero ere.

Aurkezpenean nabarmendu da gazteriari gogoeta eta elkarrizketa guneak eskaini behar zaizkiola jarrerak hurbiltzeko eta partekatutako irtenbideak bilatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak