Eu

Josu Erkoreka ITELAZPIko egoitzan izan da

2017.eko martxoak 02

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka ITELAZPI enpresa publikoaren instalazioetan egon da. Itelazpi Eusko Jaurlaritzaren komunikazio sistemen sozietate ustiatzailea da, baita telekomunikazioetako azpiegitura publikoak kudeatzeko arduraduna ere. Sailburuarekin batera, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuorde Nerea López-Uribarri, Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendari Xabier Patxi Arrieta, eta Itelazpiko Zuzendari Juan Jose Baños izan dira bertan.  

Zamudioko Teknologia Parkean dagoen instalaziotik eta Oiz mendiko telekomunikazio gunetik egin duten ibilbidean zehar, bozeramaile eta sailburuak aukera izan du, telekomunikazioen sektorean, erreferente den enpresa honen azpiegitura osoa eta langileak ezagutzeko. Josu Erkorekaren hitzetan, ITELAZPI eredu da gaurkotasun teknologikoan eta zerbitzuaren kalitatean. “Talde sendoa da”, esan du, “herri-proiektu baten buruan”.     

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak