Eu

Artolazabal: “Otsailean 15.331 langabe gutxiago izan dira aurreko urtearen aldean”

2017.eko martxoak 02
  • Langabeziak egonkor dirau hilabete honetan, urtarrilean baino 146 langabe gehiagorekin
  • 918.543 pertsona afiliatu ziren Gizarte Segurantzan, aurreko hilean baino 2.441 gehiago
  • Gabonetako eta merkealdiko kanpainen amaierak ez du eragin handirik izan txikizkako merkataritzan, non handitzen baitoan langabezia
  • Susperraldian aukerak ematen ari zaie luzaroko langabeei
  • Lan-merkatuaren jokabidea desberdina da gizonen eta emakumeen artean
  • Langabezia jaitsi egin da otsailean Araban (-190)

 Otsailean, 139.224 langabe zeuden erregistratuta Lanbide bulegoetan. Kopuru horrek 146 langabe gehiago adierazten du urtarrileko kopuruaren aldean (+0,1%). Urte artean, 15.331 langabe gutxiago kontabilizatu dira (%-9,92); beraz, mantendu egiten da beheranzko joera. Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak azpimarratu duenez, “otsaila, ohi denez, nahiko hilabete txarra da enplegua sortzeko, eta oraingo honetan ere 2016. eta 2015. urteetako otsailetan gertatutakoa gertatu da berriro”.

Artolazabal Sailburuak adierazi du “140.000 langabeen atalasearen azpitik jarraitzen dugu, eta gure zeregina da pertsona horiei guztiei kalitate hobeagoko lan-aukerak bultzatzen saiatzea. Jadanik oinarriak finkatzen dihardugu legealdi honetan langabezia-tasa %10 jaisteko”. Une honetan, %13,4koa da erregistratu den langabezia-indizea.

Gabonetako eta merkealdiko kanpainen amaierak ez du eragin handirik izan lan-merkatuaren hileko jokabidean. Emaitzak ikusita, txikizkako merkataritza izan da jarduera kaltetuena.

 Eta eragin hori bera gizonenganako eta emakumeenganako jokabide desberdinean ere antzeman da. Azkeneko hilabete honetan, %0,47 igo da langabezia emakumezkoen artean, eta %0,34 jaitsi da gizonezkoen artean, halako kanpaina komertzialetan handiagoa izaten baita emakumezkoen presentzia.

Izan ere, Sailburuak nabarmendu du gaur, lan-merkatuan, bere susperraldian, emakumeenganako eta gizonenganako jokabide desberdina ikusten dela. “Urte arteko erreferentzian, gizonen artean langabezia %12,46 jaitsi da; emakumeen artean, ordea, %7,75. Beheranzko erritmoa geldoagoa da emakumeen artean. Hala, besteren artean, joera hori aldatzen egin behar ditugu ahaleginak”.

Berri onen artean, Sailburuak nabarmendu duenez, susperraldia luzaroko langabeengana ere heltzen ari da. Azken hilabetean, 110 pertsona gutxiago izan dira luzaroko langabeen artean. Gainera, urte arteko erreferentzian, behera egin du luzaroko langabeziak. “Nabarmentzekoa dela iruditzen zait susperraldi ekonomikoa lan-aukerak ematen ari dela langabe kronifikatuenei ere”, adierazi du Artolazabalek.

Lurraldeka, otsailean langabeziak Araban bakarrik egin du behera (-190). Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, hurrenez hurren, 19 eta 317 pertsona gehiago izan dira langabeen artean. Urte arteko erreferentzian, langabezia %10,88 jaitsi da Araban (-2.757); %10,63 Gipuzkoan (-4.504); eta %9,29 Bizkaian (-8.071).

Otsailean zehar, hiru lurraldeetan 67.042 kontratu egin dira, horietatik 5.938, %8,86, kontratu finkoak. Urteko aurreneko bi hilabeteetako kontratu finkoen metatua 12.208 da, %16,95 gehiago joan den urtean izan genuenaren aldean.

Afiliazioa

Otsailean, 918.543 pertsona afiliatu ziren Gizarte Segurantzan, aurreko hilean baino 2.441 gehiago. Datu honek %0,27 afiliatu gehiago adierazten du.

Portzentualki, Arabak izan du igoerarik handiena, %0,29 (432 kotizatzaile berri); ondoren Bizkaiak, %0,27 (1.245 kotizatzaile); eta azkenik Gipuzkoak, %0,25 (765 afiliazio).

 
6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    Beatriz Artolazabal: “Otsailean 15.331 langabe gutxiago izan dira aurreko urtearen aldean” https://t.co/NlLRI4oUgO #LanMerkatua …

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    Beatriz Artolazabal: “Otsailean 15.331 langabe gutxiago izan dira aurreko urtearen aldean” https://t.co/Gbb1n7dWPd #LanMerkatua …

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Beatriz Artolazabal: “Otsailean 15.331 langabe gutxiago izan dira aurreko urtearen aldean” ➡ https://t.co/gVYOHbvvaI #LanMerkatua

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Beatriz Artolazabal: “Otsailean 15.331 langabe gutxiago izan dira aurreko urtearen aldean” ➡ https://t.co/sCaqXiiird #LanMerkatua

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Beatriz Artolazabal: “Otsailean 15.331 langabe gutxiago izan dira aurreko urtearen aldean” ➡ https://t.co/gVYOHbvvaI #LanMerkatua

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Beatriz Artolazabal: “Otsailean 15.331 langabe gutxiago izan dira aurreko urtearen aldean” ➡ https://t.co/sCaqXiiird #LanMerkatua

Ekitaldiko kargudunak