Berriak

Lehendakariak NBE Emakumeak-en arduradunak hartu ditu

2017.eko martxoak 02
  • Iñigo Urkullu Alia El Yassir Europarako eta Erdialdeko Asiarako Eskualde zuzendariordeaekin eta Begoña Lasagabaster NBE Emakumeen politiken ataleko zuzendariaekin bildu da.
  • Horren ondoren, Nazio Batuen arduradunek GIH eta Berdintasunari buruzko barne bilera baten hartu dute parte Lehendakaritzan.
  • Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzaren eta Emakunderen artean antolatu dute ekitaldia.

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean Lehendakaritzan hartu ditu Alia El Yassir NBE Emakumeak-en Europarako eta Erdialdeko Asiako Eskualde zuzendariordea eta Begoña Lasagabaster Emakumeen Politiken ataleko zuzendaria, NBE Emakumeak-en ordezkariak biak. Bileran izan dira, baita ere, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria.

Ondoren, Nazio Batuen ordezkariak Eusko Jaurlaritzako langileei zuzendutako barne bilera baten izan dira. Bilera horretan Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH)-2030 agenda  ezartzerakoan gizonen eta emakumeen berdintasunak duen garrantziaz aritu izan dira. Agenda hori nazioartekoa, unibertsala, integrala eta banatu ezinekoa da eta 2015eko irailean Nazio Batuak onartu zuten hurrengo 15 urteei begira (2015-2030).

Ekitaldian adierazi duten moduan, 2030 agenda berriaren 17 helburuen artean, GIH 5 helburua dago, bereziki, genero berdintasunari eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzeari buruzkoa. Eta gainera, beste helburuekin alderatzerakoan, helburu horren garrantzia azpimarratu da, berdintasuna zeharkako eta oinarrizko arlo bat baita helburuen guztietan, eta berdintasunak aurrera egin ahala beste helburuetan ere aurrera egingo baita.

Ekitaldia Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzaren eta Emakunderen artean antolatu da eta Leyre Madariaga Kanpo Harremanetarako zuzendariak eta  Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eman diote hasiera.

 

6 iruzkin
  • 2017.eko martxoak 03

    ¿Por qué no estuvo la bandera de España junto a la Vasca en esta recepción oficial?
    https://twitter.com/fco_granaino/status/837580581823209472

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: El Lehendakari iurkullu ha recibido esta mañana a responsables de ONU Mujeres ➡ https://t.co/u6c8hRKw20 https://t.co/rbbnvOs61C

  • @melitia_
    2017.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu ha recibido esta mañana a responsables de ONU Mujeres ➡ https://t.co/IlrIWLvfCD https://t.co/UHjNZloV

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: El Lehendakari iurkullu ha recibido esta mañana a responsables de ONU Mujeres ➡ https://t.co/QxaKTdutlQ https://t.co/GzemzDT87a

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @iurkullu ha recibido esta mañana a responsables de ONU Mujeres ➡ https://t.co/IlrIWLvfCD https://t.co/UHjNZloVl3

  • @basqueskola
    2017.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Esta mañana @iurkullu se ha reunido con Alia El Yassir y Begoña Lasagabaster de @ONUMujeres: https://t.co/kN3iJrHZ1B #Igua…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Alia El-Yassir, Begoña Lasagabaster