Berriak Lehendakaritza
Eu

Gernikako Batzarretxea gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko aho bateko errebindikazio historikoaren lekuko

2017.eko martxoak 01

Emakumeen Nazioarteko Eguna baino astebete lehenago, Gernikako Batzarretxeak euskal emakume hautetsien bilera egin du gaur. Bertan, EUDELen, Euskal Udalerrien Elkarteak, martxoaren 8a dala eta aho batez onetsi zen Adierazpen Instituzionala irakurri da. Bizkaiko Batzarretako jarlekuek emakume zinegotziek, alkateek, batzarkideek eta legebiltzarkideek hartu dute, eta baita Euskadiko alderdi politikoetako goi mailako emakume agintariek ere. Gaur, gizonek gonbidatuen eserlekuetatik begiratu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek, Eudelen eta Emakunderen lankidetzearekin eta jarraipenerako izpirituarekin antolatu duten Emakumeen lehenengo Ez Ohiko Batzarraren nondik norakoa.

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak gidatu duen ekitaldiak, azkenengo udal, foru eta autonomia erkidego hauteskundeetan herritarrek aukeratu duten emakumeen ordezkaritza zabala izan du. Bilera historikoan, lurraldeko udalerrietako sei emakume Alkatek eta Zinegotzik Adierazpen Instituzionala irakurri dute, NBE Emakumeak (UN WOMEN) izenekoaren ordezkaritzea bertan zegoela. Ordezkaritza horren buru Alia El-Yassir Europarako eta Asia Erdialderako Lurralde Zuzendaria eta Begoña Lasagabaster NBE Emakumeak erakundeko Lidergo eta Gobernantza arloko arduradun politikoa izan dira. Batzarretan Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko Presidentea eta Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako Presidentea ere egon dira.

Hainbat alderdi politikoko eta hauteskunde taldetako ordezkariek irakurri dute adierazpen instituzionala. Aukeratutakoak hauek izan dira: Mª José Blanco, PSE-EEko Portugaleteko alkateordea; Inmaculada Zapardiez, Abadiñoko zinegotzi independentea; Amaya Fernández, Alderdi Popularreko Barakaldoko zinegotzia; Carmen Muñoz, “Udalberri Bilbao en común” taldeko zinegotzia; Idurre Bideguren, EH Bilduko Bermeoko alkatea,  eta Mari Carmen Urbieta, Euzko Alderdi Jeltzaleko Leioako alkatea.

EUDELen Adierazpenak Europako Txostenaren aholkuak eta Emakumeek eta gizonek tokian tokiko bizimoduan izan behar duen Bardintasunerako Europako Gutunetik sortutako konpromisoak bereganatzen ditu, eta baita Emakumeen eta Gizonen arteko Bardintasunerako 4/2005 Legean ezarten diren betebeharrak ere, eta toki eremutik zortzi aholku bultzatzeko konpromisoa hartzen du. Aholku  horien artean, adierazpena, erabakiteko organu garrantzitsuenetan ordezkaritza orekatua bermatzearen, hautatutako emakume ordezkariak eskumen banaketa edo funtzio esleipen estereotipauen edo bestelako diskriminazio edo jazarpen moduen eraginpean izatea eragozteko zenbait mekanismo ezartearen, edo emakumeen ahalduntzea ahalbidetzen duten ekintza espezifikoak ezartearen alde agertzen da.

Ekitaldia, gizonen eta emakumeen arteko bardintasunaren aldeko errebindikazio  bilakatu da.  Ekitaldi honetarako, Bizkaiko Batzar Nagusiek Gernikako Batzarretxeko hemizikloko hormetatik jatsi dute Francisco de Mendietaren “El Besamanos” koadroa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak