Berriak Hezkuntza
Eu

712.000 euro irakasleen etengabeko prestakuntzarako (Gobernu Bilera 2017-02-28)

2017.eko otsailak 28

2016-2017 ikasturte honetan irakasleentzako 255 prestakuntza-ikastaro eskaintzen ditu Hezkuntza Sailak, Prest_Gara planaren baitan 

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Sail horrekin elkarlanean ari nahi duten erakunde publiko eta pribatuek, irakasleen etengabeko  prestakuntzarako proiektuak aurkeztera deitzen dituen Agindua, 2017-2018 ikasturterako Prest_ Gara Planaren baitan.

712.000 euroko diru kopurua duen deialdi honek, ondorengo jardueretakoren bat egitera zuzendutako proiektuak diruz laguntzea du helburu:

-Atzerriko hizkuntzetako prestakuntza-jarduerak: 200.000 euro bideratzen dira 2017-2018ko ikasturtean zehar burutuko diren jardueretarako, eta 110.000 euro 2017ko udan egingo direnetarako.

- Unibertsitatez kanpoko hezkuntza etapetako irakasleen gaitasun profesionalak garatzeko jarduerak eta indarrean den eskola-curriculumari zein Hezkuntza Sailak ezarritako jarduera-eremuei lotutakoak (atzerriko hizkuntzetan prestatzekoak izan ezik): 132.000 euro erabiliko dira 2017ko uztailaren 3tik urriaren 31ra bitartean egingo diren jardueretarako, eta 200.000 euro 2017ko azaroaren 2tik  2018ko ekainaren 30era bitartekoetarako.

Era berean, deialdiak jasotzen du Sailak aurreko bi atal horietan aurreikusi ez arren, erakunde laguntzaileek proposatu dituzten beste zenbait prestakuntza-jarduera diruz laguntzeko aukera ere, baldin eta edukiarengatik, ikuspegiarengatik edo izaera berritzailearengatik irakasleen etengabeko prestakuntzarako interesa badute. 70.000 euro jasotzen dira hirugarren atal honetarako.

2016-2017 ikasturte honetan zehar, Hezkuntza Sailak unibertsitatez kanpoko irakasleentzat , izan ikastetxe publikoetakoak zein itunpeko ikastetxetakoak, 6.066 plaza eskaintzen ditu 255 ikastaro desberdinetan, guztiak ere aurrez azalduriko arloekin lotura dutenak. Ikastaro horietan 4.001 irakasle ari dira parte hartzen edo parte hartuko dute ikasturtea amaitu baino lehen. 2016-2017 ikasturteko Prest_Gara Planean 47 elkarte edo erakunde formatzaile ari dira lanean. Horiei guztiei Berritzegune Nagusia gehitu behar zaie (Hezkuntza Sailaren baitako zentroa), honek ere prestakuntza jarduerak eskaintzen baitihardu.

Azken xedea, ikaslea

Hezkuntza Sailak badu irakasleak prestatzeko plana. Plan horretan, alde batetik, prestakuntza-proposamenak egiten ditu, unibertsitateaz kan­poko irakasleen lan-gaitasuna hobetzearren, eta bestetik, proposatzen du irakasleek eurek beren lanean sumatzen dituzten beharren eta egiten dituzten eskaeren araberako prestakuntza etengabea. Irakasleek jarduera horien bidez eskuratutako jakintza eta trebetasunek ikasgelako eguneroko lanean izan behar dute isla, eta ikastetxean ere inpaktua izan, hezkuntza-sistemaren kalitatea hobetze aldera.

Horregatik, prestakuntza-prozesu ororek ikaslea izan behar du azken xede, prestakuntzak zentzua baitu hezkuntza-sistemaren ekitatearen eta bikaintasunaren onerako eragiten duen neurrian, eta hezkuntza-sistemaren erreferentzia ikaslea izanik, prestakuntzari eta berrikuntzari ikasleak ematen baitio zentzua hezkuntza-esparruan.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten erakunde eta elkarteek hilabeteko epea izango dute Hezkuntza Sailari euren proiektuak aurkezteko, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Euskal Autonomia Erkidegoan irakasleak prestatzeko jarduerak, Prest_Gara planaren barruan, egiten dituzten edo egiteko prest dauden erakunde publiko edo pribatuak izan daitezke deialdi honen onuradun.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Jaurlaritzak 712.000 euro bideratu ditu irakasleen etengabeko prestakuntzarako ➡ https://t.co/S335uOGG0k

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Jaurlaritzak 712.000 euro bideratu ditu irakasleen etengabeko prestakuntzarako ➡ https://t.co/SLuIYteTzX

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno Vasco destina 712.000 euros para la formación continua del profesorado ➡ https://t.co/0RzbRlbVs9

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno Vasco destina 712.000 euros para la formación continua del profesorado ➡ https://t.co/6JCKaYQsD9

Komunikabideek behera kargatzeko