Eu

Eusko Jaurlaritzak 700.000 euro esleitu ditu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen laguntzetarako (Gobernu Bilera 2017-02-28)

2017.eko otsailak 28

Gobernu Kontseiluak, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ematen dituen genero-indarkeriaren emakume biktimentzako laguntzen deialdia onetsi du.

Laguntza-mota hori baliabide ekonomiko nahikoa ez duten eta, adina dela eta, edo prestakuntzarik ez dutelako, enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituzten genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei bideratuta dago. Laguntza horien bidez, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek erasotzailearengandik independizatzeko eta beren egoera egonkortzeko gutxieneko baliabide batzuk eskuratzen dituzte. Artolazabal sailburuak proposatuta, 2017an 700.000 euro bideratuko dira horiek finantzatzera.

Zenbatekoa 2.556 eta 10.224 euro bitartekoa izango da, emakume bakoitzaren egoera pertsonalen eta familiarren arabera. Horietara jotzeko funtsezko eskakizunak honako hauek dira:

a) Eskabidearen egunean, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea, gutxienez sei hileko antzinatasunarekin.

b) Hilean, indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 gainditzen duen errentarik ez izatea, bi aparteko pagaren zati proportzionala aparte.

c) Zailtasun bereziak izatea enplegua lortzeko; hori Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako txostenaren bidez egiaztatuko da.

d) Laguntza hori jaso ez izana, ez Euskal Autonomia Erkidegoan, ez estatuko beste edozein erkidegotan; laguntza hori 1/2004 Lege Organikoaren babesean ezarri da.

e) Genero-indarkeriaren egoera aurreikusitako moduan egiaztatzea, urtebete baino gehiago igaro gabe, babes-neurriak indarrean sartu zirenetik laguntza honen eskabide-datara arte:

   - Genero-indarkeria eragiten duten gertakarien ondoriozko kondena-epaia, bertan biktimaren aldeko babes-neurriak adosten direla.

   - Biktimaren aldeko babes-agindua indarrean, eskabidearen indarreko datan.

   - Salbuespen gisa, egoera horren egiaztapen-titulua izango da Fiskaltzaren txostena, baldin eta adierazten badu salatzailea genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela, babes-agindua eman bitartean.

f) Erasotzailearekin ez bizitzea (eta harremana amaitu izana berarekin).

Eusko Jaurlaritzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako informazioa emateko eta telefono bidez arreta emateko zerbitzu espezializatua du. 900 840 111 da zenbakia; 51 hizkuntzatan eskaintzen da arreta; bertara familiartekoek eta hurbileko pertsonek ere jo dezakete, bai eta horiei arreta eskaintzen dieten profesionalek ere.

Zerbitzu horrek, bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak ez ezik, familia barruko indarkeria-generoaren, sexu-jazarpenaren eta/edo lan-eremuan sexuaren arrazoiagatik erasoaren, sexu-erasoen, derrigortutako prostituzioaren eta sexu-esplotaziorako gizakien salerosketaren biktima direnak ere artatzen dira, besteak beste.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PABL0rtiz
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco asigna 700.000 euros para ayudas a mujeres víctimas de la violencia de género ➡ https://t.co/DJYbxySenv

Komunikabideek behera kargatzeko