Berriak Lehendakaritza
Eu

Onartuta Euskadiren ordezkaritza Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdearen batzarrean (Gobernu Bilera 2017-02-28)

2017.eko otsailak 28

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur beren karguagatik Euskal Autonomia Erkidegoa Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdea ordezkatuko duten pertsonen izendapenari.

Gaurko bileran onartutakoaren arabera, Euskadiren ordezkaritza osatuko dute Iñigo Urkullu lehendakariak; Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiak; Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte Toledok; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok; Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Maria Angeles Elorzak, eta Europako Gaietako zuzendari Mikel Antonek.

Lurralde-lankidetzako elkarte europar hau osatzen duten hiru lurraldeek Euroeskualdearen Estatutuak onartu eta berretsitakoan, orain gobernu-organoak eratuko dira, haren jarduerari ekiteko. Zehazki, eta Batzarrari dagokionez, organo hau 18 pertsonak osatzen dute, modu paritarioan aukeratuek Akitania Limousin Poitou-Charentes eskualdeak; Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak. Lurralde bakoitzari 6 kide titular aukeratzea dagokio eta, hala badagokio, 6 ordezko.

Hain zuzen ere, datorren astelehenean, martxoak 6, Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdearen Batzarrak bilera bat egingo du Bordelen, eta bertara joango dira Urkullu lehendakaria Euskadiko ordezkaritzaren buru, Akitania Berriko lehendakari Alain Rousset eta Nafarroako lehendakari Uxue Barkos.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    Aprobada la representación de Euskadi en la Asamblea de la #Eurorregion Aquitania/Euskadi/Navarra https://t.co/WVic4yFC2t

  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    Onartuta Euskadiren ordezkaritza Akitania/Euskadi/Nafarroa #Euroeskualdea-ren batzarrean https://t.co/kKIrrobXSp https://t.co/V4r92LFhjp

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Aprobada la representación de Euskadi en la Asamblea de la #Eurorregion Aquitania/Euskadi/Navarra ➡ https://t.co/SI7o0EBkzB

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Onartuta Euskadiren ordezkaritza Akitania/Euskadi/Nafarroa #Euroeskualdea-ren batzarrean ➡ https://t.co/QXGgJ03yw7

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Aprobada la representación de Euskadi en la Asamblea de la #Eurorregion Aquitania/Euskadi/Navarra ➡ https://t.co/x5Boki1FUF

  • @Gob_eus
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Aprobada la representación de Euskadi en la Asamblea de la #Eurorregion Aquitania/Euskadi/Navarra ➡ https://t.co/118hxvsTYo

  • @Gob_eus
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Onartuta Euskadiren ordezkaritza Akitania/Euskadi/Nafarroa #Euroeskualdea-ren batzarrean ➡ https://t.co/4v7tCcozF4

Komunikabideek behera kargatzeko