Eu

Etxebizitza Sailak beren etxebizitzen jabetza osoa lortzeko aukera eskaintzen die azalera-eskubideko erregimeneko jabeei

2017.eko otsailak 27
  • Etxebizitza Sailburuordetzak 15.000 gutun bidaliko ditu, eraginpeko pertsonei erosketa eraginkor egiteko eta kasu bakoitzean ordaindu behar duten zenbatekoaren tramiteak jakinarazteko

 

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak prozedura bat jarri du abian azalera-eskubideko erregimenean dagoen etxebizitza baten jabeei beren etxebizitzaren jabetza osoa lortzeko, une honetan babes ofizialeko etxebizitzak diren ala ez gorabehera (aurreko uneren batean hala izan ziren aldi baterako).

 Jabetza osoa lortzeko aukera hori 2017ko martxoaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean amaituko da.

Azalera-eskubidea, edo aldi baterako jabetza, euskal administrazioak joan den mendeko 80ko hamarkadatik aurrera maiz erabili zuen formula bat da, prezio txikiko etxebizitza publikoa sustatzeko. Administrazioak etxebizitza eraikita dagoen lurzoruaren jabetza du, eta haren titularrak hura erabiltzeko eskubidea du 75 urtean zehar. Denbora hori igarota, jabetza Eusko Jaurlaritzaren eskuetan geratzen da berriz, eta titularrak erabilera-eskubidea galtzen du inolako kalte-ordainik gabe.  Egoera horretan daude Euskadin lurzoru publikoetan eraikitako babes ofizialeko etxebizitza ugari.

Etxebizitza Sailburuordetzak banan-banan jakinaraziko die bihartik, otsailaren 28tik aurrera, gutun baten bidez etxebizitzen jabeei zer eskakizun dauden erosketa egiteko eta tramitazio-prozesurako. Kasu bakoitzean zer kantitate ordaindu behar luketen ere jakinaraziko zaie, eta epe luzeko finantzaketa eta interes txikikoa lortzeko aukera ordainketari aurre egiteko. Guztira 15.000 gutun bidaliko dira.

2010etik, Eusko Jaurlaritzak aukera hau eskaintzen duen seigarren aldia da hau, aukera ematen duena beren babes ofizialeko etxebizitzen erregistroko pertsona titularrek beren etxebizitza eraikita dagoen lurzorua erosteko eta higiezinaren jabetza osoa lortzeko. Lurzorua erosteko laugarren eta bosgarren fasean bezala, ez da mugarik izango higiezinen titularren diru-sarrerentzat, eta horrek aukera gehiago emango die eragiketa hori egin dezaketen familiei.

Hartaz baliatzeko, azalera-eskubideko etxebizitzaren jabeek Eusko Jaurlaritzak emandako hipoteka-bermea (hala bada) ordainduta izan behar dute, eraikinaren lurzoruaren guztizko balioaren ondoriozko prezioa ordainduta eta etxebizitza BOE kalifikazio iraunkor gisa eskatu, aldi baterako kalifikazioaren kasuan edo kalifikazio hori galdu bada.

Bigarren fase batean, jakinarazpen bera egingo zaie eraginpeko higiezinetako etxebizitzei atxiki gabeko merkataritza-lokalen, garajeen eta erantsien jabeei.

Lurzorua erosteko baldintzak

Lurzorua erosteko edo higiezinen jabetza mugagabea eskuratzeko ordaindu behar den prezioa urrats hauetan oinarrituta kalkulatuko da:

  1. Eraikinaren balioa kalkulatuko da, hori osatzen duten elementu guztiak (etxebizitzak eta erantsi atxikiak, merkataritza-lokal eta atxiki gabeko erantsiak) kontuan hartuta.
  2. Eraikinaren guztizko balio horretatik, horren % 10 joko da eraikina dagoen lurzoruaren guztizko baliotzat.
  3. Eraikinaren lurzoruaren guztizko balio horren ondoriozko kantitatea elementu bakoitzaren (etxebizitza eta erantsi atxiki, merkataritza-lokal eta atxiki gabeko erantsien) jabetza horizontalaren partaide-kuotaren arabera banatuko da gero.
  4. Kantitate horri dagokion BEZ gehituko zaio.

 

 

 

 

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iarriolal
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Vivienda oferta a los propietarios en régimen de derecho de superficie la posibilidad de hacerse con la plena pr... https://t.co/go54SafyPk

  • @iarriolal
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Etxebizitza Sailak beren etxebizitzen jabetza osoa lortzeko aukera eskaintzen die azalera-eskubideko erregimenek... https://t.co/TlaIJ3fejw

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Vivienda oferta a propietarios en régimen de derecho de superficie la posibilidad de hacerse con la plena … https://t.co/xZiScILUbD

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Vivienda oferta a propietarios en régimen de derecho de superficie la posibilidad de hacerse con la plena … https://t.co/q0wMiYWQEB

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Etxebizitza Sailak beren etxebizitzen jabetza lortzeko aukera eskaintzen die azalera-eskubideko erregimene… https://t.co/Pf9UW29TV8

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak