Eu

Eusko Jaurlaritzak, untxi-ekoizleek eta BM Supermerkatuak untxi-haragiaren kontsumoa bultzatu nahi dute Euskadin

2017.eko otsailak 27

Helburua untxien euskal ekoizleei laguntzea da eta, aldi berean, lehen sektorearen eta hemengo ekonomiaren alde ahaleginak bateratzea da.

Euskadiko Untxi Ekoizleen Federazioak eta BM Supermerkatuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituretako Sailaren laguntzarekin, hemengo untxi-haragiaren kontsumoa sustatzeko eta bultzatzeko Euskadin.

Hitzarmena gaur goizean aurkeztu dute Euskadiko Untxi Ekoizleen Federazioko Lehendakari Xabier Arriolabengoak eta BM Supermerkatuetako Produktu Freskoaren Zuzendari Maria José Adurizek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz bertan zelarik, Donostiako BM Pagola supermerkatuan egin den ekitaldian.

Hitzarmen honekin BM Supermerkatuak lehen sektoreko ekoizlea eta hemengo ekonomia sustatzeko politika sendotzen du. Euskadiko Untxi Ekoizleen Federazioarekin batera, Euskadin gaur egun dauden untxi ekoizleen % 100 hartzen duena, guztira 24 ekoizle, kalitate handiko produktua sortzen duen untxi-hazkuntzako sektorea sustatzeko helburua betetzen du.

Gainera, hitzarmen hori Eusko Jaurlaritzak eta BM Supermerkatuak orain dela hiru urte sinatu zuten eta oraindik indarrean dagoen hitzarmenaren barruan sartzen da, hitzarmen horren bidez Euskadiko nekazaritzako eta abeltzaintzako elikagaiak eta arrantzakoak ekoiztea eta merkaturatzea sustatu nahi da Nirea Programaren testuinguruan.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek ekitaldian azpimarratu du “hitzarmen hau profesionala, lehiakorra eta estrategikoa den lehen sektoreak egin duen apustuaren barruan sartzen da. Era horretako ekintzen bidez ekarpen garrantzitsu bat egiten zaio Euskadiko elikagaien ekoizpenaren garapenari, sustapenari eta merkaturatzeari”.

Hitzarmen horren bidez, gainera, BM Supermerkatuak Bertako markarekin merkaturatuko du untxia bere dendetan, kateak duen marka esklusibo bat da eta hemengo produktua sustatzea du helburu; marka hori Euskadin ekoitzi eta hazitako produktu guztiei ezartzen zaie.

Hemengo produktuen aldeko apustua

Hemengo produktuak bultzatzea BMk duen filosofiaren helburuetako bat da eta horren alde egin du orain dela 50 urte sortu zenetik, helburu bikoitzarekin: produktuen kalitatea eta freskotasuna bermatzea, kateak bere bezeroekin duen konpromisoa delako, eta bertako ekonomiaren hazkundea sustatzea.

Taldearen hazkundearekin batera gora egin duen apustu horren ondorioz gaur egun bertako 400 ekoizle txiki baino gehiagorekin ari da lanean eta, horrez gain, katearen saltokiei produktu freskoak, hala nola haragia, arraina, frutak eta barazkiak hornitzen dizkien Euskadiko elikagaien industriako ia ekoizle guztiekin.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Eusko Jaurlaritzak, untxi-ekoizleek eta BM Supermerkatuak untxi-haragiaren kontsumoa bultzatu nahi dute Eu… https://t.co/XCET8LocUQ

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Eusko Jaurlaritzak, untxi-ekoizleek eta BM Supermerkatuak untxi-haragiaren kontsumoa bultzatu nahi dute Eu… https://t.co/jeqc1yYW1G

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Gobierno Vasco, productores de conejo y BM Supermercados impulsan el consumo de carne de conejo en Euskadi… https://t.co/gGoDYeznPj

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Gobierno Vasco, productores de conejo y BM Supermercados impulsan el consumo de carne de conejo en Euskadi… https://t.co/8yNxHjepDj

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak