Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak biharko, astearterako, alerta laranja aktibatu du itsasaldeko arriskuagatik, kostaldeko kalteei eta nabigazioari begira

2017.eko otsailak 27
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak biharko, astearterako, otsailaren 28rako, alerta laranja aktibatu du itsasertzeko arriskuagatik, bi ordu-tarte hauetan: 4:00etatik 8:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Era berean, alerta laranja aktibatu du nabigaziorako kostako lehenengo bi milietan, biharko, astearteko, 03:00etatik 24:00etara.

Euskalmet Euskal Metereologia Agentziaren arabera, Atlantikoan, Britaniako uharteen ipar-mendebaldean, kokatutako depresio sakona olatu handiak ari da sortzen, eta euskal kostaldera hondoko itsas moduan iritsiko dira, gaurko, hilaren 27ko, asteleheneko, azken orduetan, eta bereziki bihar, hilaren 28an, asteartean.

Olatu handi horien iritsierak bat egingo du marea biziekin. Lehen itsasgora 5:40ean izango da, 4,76 metroko itsas mailarekin eta 6,7 - 7,3 metro arteko gainditze-indizearekin. Bigarren itsasgora 18:00etan izango da, 4,52 metroko itsas mailarekin eta 6,7 - 7,4 metro inguruko gainditze-indizearekin.

Azken finean, bihar, hilaren 28an, asteartean, euskal kostaldera olatu handiak iritsiko dira, eta marea biziekin bat egingo dutenez gero, itsasaldean arriskua sor daiteke itsasgorekin batera, olatuak 5-7 metro ingurukoak izan daitezke eta.

Gomendioak:

  • Urpekaritza egitera bazoaz, bertan behera utzi asmoa.
  • Ez erabili itsasontzirik, eta berrikusi itsasontzien amarrak. Ez egin, inola ere, uretako kirolik.
  • Ez hurbildu olatuen inpaktu-zonetara, olatuek jo eta eraman zaitzakete eta.
  • Argazki ikusgarri batek ez du konpentsatzen beharrezkoa ez den arriskua.
  • Itsasora eroriz gero, saiatu olatuak lehertzen diren lekutik urruntzen, eskatu laguntza eta itxaron erreskatatu arte.
  • Olatuek eramaten bazaituzte, zaude lasai; ez igeri korrontearen kontra, itsasertzeko korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.

Udalek hartu beharreko neurriak:

  • Zaindu eta kontrolatu arrisku-zonak, itsasertzeko errepideetan edo pasealekuetan.
  • Ohartarazi udalerriko herritarrei denboralearen ondoriozko arrisku-egoeraz, eta hartu gomendagarriak diren prebentzio-neurriak.

Oharra: Euskalmetek bere web-gunearen bidez (http://www.euskalmet.euskadi.eus) eta Twitter bidez (@Euskalmet) eguneratzen ditu iragarpenak. Jarraitzea gomendatzen dizuegu.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Seguridad activa para mañana martes la alerta naranja por riesgo marítimo-costero por impacto en costa y n… https://t.co/z0g5Fx78Su

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Seguridad activa para mañana martes la alerta naranja por riesgo marítimo-costero por impacto en costa y n… https://t.co/L4lOGSHH8E

Komunikabideek behera kargatzeko